Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizkargune (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi) iz mendixka zabala; muinoa.

Mendi bizkartsuetan bizkarguneak daude eta bizkar asko den lekua Bizkaia izan daiteke. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

Bizkargunepean, zulo erdi babestu bat zabaltzen zen, meategirako beste sarrera bat, apika. ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Bizkargune batetik Minak behatu zituen etsaien mugimenduak ordoki hartan. ETC-literatura, saiakera   Mina edo libertatea, Kepa Larrea, Pamiela, 2017

Lehenengo zatian, ikusteko moduko bidezidor bat dago; hurrengoan, ez dago bidezidorrik, baina halakorik gabe ere iritsiko gara bizkargunera; gero, ezkerretara egin, eta beste bidezidor batetik joko dugu goragune bateraino, iparraldeko mazela gainean izateraino. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-09

"Igualako bizkarguneak hobi klandestinoz beteta daude, eta han gordeta daudenen bila ari dira senideak", zioen ostegunean Tita Radilla Martinezek. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-30

Otsabioko hegoaldeko magala sigi-saga doa Arteaingo bizkargunera arte. ETC-prentsa   Argia, 2014-11-23

Harresi hondakinak ikus daitezke oraindik ere Gesaltza Añana herria kokatua dagoen bizkargunearen lekurik garaienean. ETC-entziklopedia   Gesaltza Añana, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus