Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bizitore (corpusean ez dago; ETCn 26 agerraldi) izond azkarra, bizkorra, indartsua.

Heavy Cross-en bateria bizitoreak neurkatu zidan Nolwenen maitasun agerpenaren hats bahitua. ETC-literatura, saiakera   Boga boga, Itxaro Borda, Susa, 2012

Carmina bizitore bestilea zen eta ikaragarri maite zuen gauez ateratzea, dantzara joatea, buru ona zuen eta ez zuen ordu gehiegi behar gaiak landu eta, zirriki-zarraka bazen ere, ikasturtea ekainean ateratzeko. ETC-literatura, saiakera   Errateko nituenak, Pello Salaburu, Erein, 2014

Alzira samur eta bizitoretik urrun ere ihardoki zezakeen. ETC-literatura, saiakera   Susmaezinak, Itxaro Borda, Alberdania, 2019

Itxoitea, zain egotea edo igurikatzea mende zahar atzeratuetako aditzak direla sinetsarazten zidan erreklama bizitoreakETC-prentsa   Berria, 2009-09-15

Etxegune bat arras bizitorea izanen dugu hor. ETC-prentsa   Herria, 2011-07-14

Laugarren orrian hedatu Aspe izenak begiak argiz ito zizkidan, ibar ilun, hertsi, kementsu eta bizitorea anitz maite dudalako aspaldidanik: denboraz eta oinez, sasi hegietako sagar makatuak dastatu nituen, haranaren abandonu motelaren ikur erdi ustelduak bailiran. ETC-prentsa   Berria, 2014-11-02

1939an zendu zen "Aña Debrua" izengoitidun soa zoharreko andre bizitoreaETC-prentsa   Argia, 2013-06-30

Peru Gartzia gizon abila zen txikia izan arren, aberatsa, bizitoreaETC-prentsa   Argia, 2015-04-05

Horrela maite nuen Euskal Herria libre, bizitore, (ele) aniztun, ironiko, zirikaria, bihotz bera eta baketsua. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-18

Pariseko zirkulu kultuetan le charmant petit monstre erraten zioten eta haren energia bizitorea nahikoa estimatua zen. ETC-prentsa   Berria, 2017-03-26

Maria eta Kattalin bizitoreen aipuaren orduan: apezarena nabaritzen da hitzetik, bekatu zantzuetatik hain urrun alabaina... ETC-prentsa   Argia, 2017-01-22

Irakurtzen denean oraindik ere, plazer ironikoz beti, XVI. mendeko erudizioaren neurria ageri da euskararen aniztasun bizitore lizunaz gain. ETC-prentsa   Argia, 2017-03-12

Itsasoaren zabala nabaritzen da hitzetatik beretik poema bizitoreanETC-prentsa   Argia, 2018-01-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus