Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bizierrule (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) izond/iz animalia erruleez mintzatuz, enbrioia aski garatua izan arte arrautza gorputz barnean atxikitzen duena.
Oso habitat egokia da anfibio eta narrastientzat: arrabioa, basoigel gorria, sugandila bizierrulea (Larceta viva-para) eta suge gorbataduna (Natrix natrix), besteak beste. ETC-prentsa Argia, 2004-05-16
Gehienak bizierruleak izanik, itsasoan erditzen dira, igeri egiten duten artean; gutxi batzuek, berriz, arrautzak erruten dituzte eta biziaren zati txiki bat lehorrean ematen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011
Ugalketaren aldetik bizierrulea da, eta 20 bat kume izaten ditu harean. ETC-entziklopedia Australiako aingeru guardako, Wikipedia
Chamaeleo jacksonii eta Chamaeleo fuelleborni espezieak ez dira obiparoak, bizierruleak baizik. ETC-entziklopedia Kameleoi, Wikipedia