Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bargo 1 iz hazten ari den txerri arra. ik bargasta.
Gazura, berriz irakinarazten zen, gatzagiz hornitzen, bigarren gasnaren moldatzeko, edo sinpleki [...] beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei eskaintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 39. orr.
Behin baino gehiagotan bargoak hiltzeko labana eskuratu zuen gerlan zendu aitaren omena histen zuen bikotearen kalitzeko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.
Ahalik ohore handienean errezibituko dinagu, apailatuko diogun bainura gonbidatu eta, bargo gurintsuaren pare, trebeki eta halabiz batean sangreatuko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.
2 irud/hed
Bakea emadazu, Elpides; bargo horrek hil nau. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 149. orr.