Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biuniboko (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi) izond bana-banakoa.

Hemen ere ezin ezarriko litzateke harreman biunibokorik enuntziatuen multzoaren eta ekintza ilokutorioen multzoaren artean. ETC-literatura, saiakera   Jakitearen arkeologia, Michel Foucault (Xabier Arregi), Pentsamenduaren Klasikoak, 2003

Oraingoz nabarituko dugu izenak gauzazko existentzia baten esentziaren eta morfema baten adieraren artean harreman biuniboko bat ezartzen duela. ETC-literatura, saiakera   Ia guztiaren funtsaz. Kojève globalizatzaile, Markos Zapiain, Jakin irakurgaiak, 2006

Adibidez, korrespondentzia biuniboko kasu asko ikusten ditugu gure bizitza sozialean. ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Ravier-ek ere ikusi zuen elkar-ulermena ez dela biunibokoa: bera ibili zen eskualdean mendebaleko hiztunek ekialdekoak gutiago ulertzen zituzten ekialdekoek mendebalekoak baino. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iñaki Camino, Elkar, 2009

Badirudi euskararen ederra erakustea izan dela helburu nagusia itzulpenean, eta alboratu egin dela jatorrizkoaren eta euskal bertsioaren arteko itzulgarritasun biunibokoaETC-literatura, saiakera   Back to Leizarraga, Kepa Altonaga, Pamiela, 2015

Hau da, batzuetan ezin da aurkitu inguruneko baldintzen eta komunitate-osaketaren arteko erlazio bakun eta biunibokoaETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Umeek ikusten dute grafema-fonema erlazio biunibokoa ez dela nahikoa erabili duten ortografia azaltzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?, Irune Ibarra, UEU, 2008

Laburbilduz, euskal eta erdal atzizkien arteko harremanak ez dira batere biunibokoakETC-zientzia, zuzenbidea   Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008

- Bildumako objektu bakoitzari zuzentasunez esleitzea zenbaki-sekuentziako termino baten izena (korrespondentzia biunibokoa). ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Azkenik, zientzia-diziplina eta lan-okupazioaren arteko erlazioari dagokionez, ezin esan daiteke beti korrespondentzia biuniboko garbia existitzen denik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 93 zbk., , UEU, 2015 - apirila-ekaina

Beraz, Aplikazio injektiboa aurreirudi bakarreko baldintza betetzen duen aplikazioa dela esan dezakegu; baina, baita ere, irudien existentziaren baldintza betetzen duen korrespondentzia biunibokoaETC-entziklopedia   Erlazio bitar, Wikipedia

Azkenik, herriaren eta hizkuntzaren arteko harremana ezin izan daiteke biunibokoa; izan ere, gerta daiteke herri autoktono egonkor batek hizkuntza galtzea, edo herri etorkinek iritsi diren lekuko hizkuntza bereganatzea. ETC-entziklopedia   Euskal Herriko hizkuntzak Antzinaroan, Wikipedia

Berak argi zioen esleipen linguistikoak biunibokoa izan behar zuela, hau da, bana-banakoa, elementu bat izendapen bakarrarekin lotuz. ETC-entziklopedia   Terminologiaren Teoria Orokorra, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus