Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bitxidun (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) izond bitxiak dituena.

Aspaldiko ezaguna izanagatik, ez zen sekula baketu goitik behera begiratzen zion gudari zurbilarekin, ez eta elizako zur ilunarekin, banku gogorrekin, urrezko gurutze bitxiduna zegoen aldare arrotzarekin, ez eta hil-kantekin ere, hotz eta beldurgarriak iruditzen baitzitzaizkion. ETC-literatura, saiakera   Eserleku hutsa, J.K. Rowling (Estibaliz Lizaso), Erein-Alberdania, 2012

Mitra bitxiduna eta bakulua aldean zituela, bere jargoian jarririk, alargundutako egoitza bateko alargun, omophoriona altxaturik, atzealdea kakazturik zuela. ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Limusina bat igarotzen zen bakoitzean, zintarrira joaten ziren lasterka, irrikatsu, eta burua beheititzen zuten begiratzeko: tipo bat egoten zen barruan, betaurreko ilunak jantzita, eta, aldamenean, neska ilehori bitxidun bat. ETC-literatura, saiakera   Errepidean, Jack Kerouac (Iñigo Roque), Pasazaite, 2018

Goizean goiz jaiki, lanak aurreratu, merkatura joan, hotza janez saltzen hasi eta urre-gorrizko bitxidun atso-zahar bat zure barazkien prezioa 20 xentimoz jaitsi nahian pipertzen zaizunean zer pentsatu behar duzu? ETC-prentsa   Argia, 2010-05-02

Nobleek urrezko maskarak ere eraman zituzten, baita tiarak, armadura eta bitxidun armak ere. ETC-entziklopedia   Greziako historia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus