Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bituminoso (corpusean ez dago; ETCn 246 agerraldi) izond betuna daukana.

[...] ene, Jainkoari esker, ez dira gelditu, eta trenbideak dardarka, geltokia hegaz, ikatz hautsa, beltz bituminosoa [...] ETC-literatura, saiakera   Sumendiaren azpian, Malcolm Lowry (Karlos del Olmo), Elkar, 2008

Sukaldearen eta kebidearen arteko egurasketa-haizelaster konstante batek haizaturik, ignizioa komunikatu zen zotz-sorta aurre-erregarrietatik ikatz bituminosoaren mokor poliedrikoetara, zeinek beren baitan baitituzte konprimiturik oihan hastapenekoetako hondakin hostotsu fosilizatuak [...] ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Adibidez, Niger ibaiaren deltan, baina baita Kanadako Alberta probintzian ere: bertan petrolioak blaitutako hareak ateratzen ari dira, harea bituminosoak, alegia, eta prozedura hori errentagarria izateko sekulako hondamen ekologikoa gertatzen ari da munduko herrialde garatuenetakoaren muga artikoan, non, oso jende gutxi bizi denez, eta gainera gehienak indioak direnez, petrolioak agintzen baitu. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 179 zbk., , 2010 - uztaila-abuztua

Metamorfosiak burutzen ziren, besteak beste, Nabukodonosor idi bilakatu zen, Loten emaztea gatzezko estatua eta bost herri aintzira bituminosoETC-literatura, saiakera   Tolerantziari buruzko tratatua, Voltaire (Irati Bereau), EHU - Limes bilduma, 2010

Halaber, berriki Scientific American aldizkarian leitu dudanez, eskisto bituminosoetatik petrolioa erauzteak energia-balantze negatiboa ei du, hots, horiek ustiatzeko inbertitu behar den energia ematen duten energia baino handiagoa da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 196 zbk., , 2013 - maiatza_ ekaina

Eskistoetan, harea bituminosoetan eta ikatzetan datzan gasaz ari dira, gas ez ohikoaz. ETC-prentsa   Argia, 2011-01-16

Muskizera ekarriko dituzten hondar bituminoso upelak. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-29

Bestalde, bertzelako erauzketa moduak ere salatu dituzte, hala nola oihan sakoneko petrolio astunaren ustiapena, harea bituminosoena eta haustura hidraulikoa. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-18

Prezio horiekin errentagarria da petrolioa leku urrunetan ustiatzea (Errusiaren menpeko Artikoan) edo teknika erasokor eta garestiekin (fracking-a AEBetan, olio bituminosoak Kanadan). ETC-prentsa   Berria, 2014-11-28

Erregai fosil motari dagokionez, hauexek dira erreserbak, zientzialari horien arabera: 1.294.000 milioi petrolio upel, 192.000 milioi metro kubo gas, 728 gigatona ikatz bituminoso eta 276 gigatona lignito. ETC-prentsa   Berria, 2015-01-13

Bitartean, ekoizle are garestiagoei ari da kalte egiten, Kanadako olio bituminosoei, esaterako. ETC-prentsa   Berria, 2015-06-07

Petrolio merkearekin ez dira errentagarriak fracking teknikaren bidez AEBetan ekoizten diren putzu gehienak: are gutxiago, Kanadako hondar bituminosoetan nahastutakoa. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-16

Izan ere, gehiegizko ekoizpenaren arrazoi nagusia da Ameriketako Estatu Batuetan fracking bidez ustiatzen ari diren ehunka putzuek eta Kanadako olio bituminosoetatik ateratako petrolioak gainezka jarri dutela merkatua. ETC-prentsa   Berria, 2016-04-19

Lur bituminosoetan ateratako petrolioa garraiatzeko helburua dute bi oliobideek, eta petrolio hori ateratzeak kalte handia egiten dio ingurumenari: ohiko erregaiek baino berotegi efektua duten gas gehiago isurtzen dute. ETC-prentsa   Berria, 2017-01-26

Gas naturalaz bestelako gas erregarriak, petrolioaren gas likidotuak eta ikatz likidotzea ekoizteko instalazioak, egunean gutxienez eskisto bituminosoko 500 tona ikatz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2005

Hidrokarburozko erregai gaseosoak eta likidoak ikatzetik, eskisto bituminosotik eta breatik sintetiza ditzakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Egitura kristalino oso disolbagaitza du, eta oso ohikoa da ikatz bituminosoetan eta mineral-gorputz askotan (16.47 irudia). ETC-zientzia, zuzenbidea   Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007

Aplikazio honetarako arbel bituminosoak zein silizeoak erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzako materialak, Nuria Monasterio, UEU, 2009

Harrikatzak karbono eta gai lurrunkorren edukiaren arabera sailkatzen dira: grafitoa (ia % 100 karbono), antrazita (% 90-98 karbono), harrikatz bituminosoa (% 70-99) eta lignitoa (<% 70). ETC-zientzia, zuzenbidea   Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?, Fernando Mijangos, Eneritz Anakabe, Sonia Arrasate, Gorka Bueno, Estibaliz Olivares, UEU, 2011

Iturria Zikloi-labea, harrikatz bituminosoarekin edo azpibituminosoarekin ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Estalki bituminosoek sarritan ura horiz koloreztatzen dute, eta kasu batzuetan bakarrik erabili ahalko lirateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014

Altuera hori, normalean, nahaste bituminosoen, hormigoiaren edo galtzada-harrien bitartez eraikitzen da, eta gorjal batez inguratzen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepideak. II. liburukia: Trazatua, Heriberto Perez Acebo, EHU/UPV, 2017

Ikatz-erreserben ia hiru laurden bituminosoak dira; % 4, antrazita, eta gainerakoa (% 20 inguru), berriz, koke-ikatza. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Aglutinatzaile erabilienak biskositate ertaineko betun fluxutsuak, haustura geldoko emultsio bituminosoak eta olio astunak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepide-ingeniaritza, Askoren artean, EHU/UPV, 2018

Ezaugarri hau hobetzeko erabiltzen da beste arroka mota bat erabiltzen duten nahaste bituminosoetanETC-entziklopedia   Agregakin, Wikipedia

Estoniako baliabide natural nagusia eskisto bituminosoa da, herrialdearen ipar-ekialdean ustiatzen dena. ETC-entziklopedia   Estonia, Wikipedia

Harea bituminosoak edo mundrun hareak petrolio ez-konbentzionaleko biltegi mota bat dira. ETC-entziklopedia   Harea bituminoso, Wikipedia

Petrolioaren industriako hondakinak, hala nola, bituminosoak, mundruna, emultsio urtsuak. ETC-entziklopedia   Hondakin arriskutsu, Wikipedia

Olio mineralak harrikatzetik, petroliotik eta zenbait eskisto bituminosotatik destilazioz lortutako hidrokarburo nahasturak dira. ETC-entziklopedia   Olio, Wikipedia

Kontserbazio kasu ezohikoak izan dira bizirik gabeko inguruetan gertatu ezohiko prozesu batzuen ondorioz, hala nola erretxina fosilean kontserbatu diren intsektuena, edota putzu bituminosoetan, mundrun alkaternaren antzeko gaietan alegia, eroritako animalia askoren kasua. ETC-entziklopedia   Tafonomia, Wikipedia

Denbora luzeago eta tenperatura handiagoetan, lignito ikatz azpibituminoso eta ikatz bituminoso bihurtzen da eta, zenbait baldintzaren pean, antrazita. ETC-entziklopedia   Zohikatz, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus