Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biter (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi) iz aperitibo bezala hartzen den edari mingotsa, kolore gorrikoa, alkoholduna nahiz alkoholik gabea.

Anderrek erraz igar dezake zein bide hartu dion biter hoztuak eztarritik behera. ETC-literatura, saiakera   Haren zati bat, Josu Penades, Denonartean, 2017

Ez. Alkoholik gabeko biterra besterik ez nuen edan... ETC-telebista   Hildako bat dut sotoan, Goenkale, 2000

ARANTZA.- (Biterrari trago bat eman eta LEONORri) Zenbat da? ETC-telebista   Kabitu ezina, Goenkale, 2002

Gehienentzat, loratu diren bakarrak, biterrak eta txakolinak dira, bat batean ugaldu ere azkenaldiko jai eguerdietan!... zergatik ote? Udaberria ba omen dator; ez digu usaimenak esan, egunkariak baizik. ETC-prentsa   Berria, 2004-03-20

Izan ere, Cinzano biterrarengatik eta marianito batengatik lau euro ordaindu behar dira, Gazteluko plazan baino euro bat gutxiago, alegia. ETC-prentsa   Berria, 2010-07-11

"Ala Biter bat?"; zalantzan dago: ordulariari begiratu dio. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-03

Eguerdian taberna batean sartu, eta txuri bat edo biter alkoholik gabea, zer eskatu ez dakien bezeroa. ETC-prentsa   Berria, 2015-05-26

Usurbilen sagardo naturala egiteaz gain, gasdun sagardoa, biterrak eta zukuak ere egiten zituzten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean, Patxi Juaristi Larrinaga, EHU, 2014

Edariak nahastu egin daitezke konbinazio berriak sortzeko. Edari alkoholdun bat tartean dagoenean, koktel deitzen zaie nahaste horiei. Jatorriz, koktelak edari bizien, azukrearen, uraren eta biterren nahasteak ziren. ETC-entziklopedia   Edari, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus