Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendiak bistaratzea ia ezinezkoa da Holandako lur sail handi batean. Berria - Kirola 2006-04-16
Horietako bakoitzaren ahalmenak bistaratzeaz gain, batak bestearekiko duen premia intelektualki justifikatu beharko zen, eta elkarren errespetuan biak bildu ahal izateko bide berriak urratu; eta horretarako, bien arteko loturek ere, bakoitzak behar duen tokian, hobeto zehaztuta egon beharko zuten eta bakoitzaren balio epistemologikoa argituta eduki. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.
Zehatz-mehatz bistaratzea, alegia, enbrioi-bizitzaren lehen urratsetatik geroko animaliaren plana bideratzen duten prozesuak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Gainera, zergatik dakusgu arrosa udaberrian, garia berotan, mahatsa udazken limurtzailean heltzen, ez bada, gauzen haziak sasoi jakinean elkartu zirenez gero, sortua izan dena bistaratzen delako baino, urtaroak diraueno eta lur bizitsuak gauza xamur horiek argitara segurki ateratzen ditueno? Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.