Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bistan adlag agerian; ikustekoa moduan.

Baina orain ikusten dudanez, bera zen bakarrenetakoa gure burgeskume-kontraesanak ipurdi bistan jartzen: bat esan eta bestea egitea omen zen teilatuperik eta jatekorik falta ez zitzaigunon hipokresia.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.

Ahaztua neukan berak itaundu zidala ea nire kutxari, itsasoko tresnen kutxari, ezkutalekurik ez ote nion egin behar, eta hark berak esan zidala bistan ageri nuela zera, merkatarien enborrekoa ez nintzela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Lezio-liburuetan, eskola emateko darabiltzatenetan, honako kausa hauek daude bistan ipinita:  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Kolpean kendu zizkigun lausoak begien aurretik, azalari itsatsitako txaplata kolpetik kentzen dizun erizainak bezala; zauria bistan uzten dizu, garbitzeko eta aireberritzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Autoan, bolante ondoko aulkian neukan Kontzejupetik aldizkaria zabalik, eta han bistan Bergarako Labe Garaietako langileen argazkia, Ormaiztegiko zubia hondatu eta gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 27. orr.

Ohi zuen bezala, notarioaren aurrean ere ahalik eta nabarmenen bistan ageri zuen egurrezko hanka zela medio, ez zitzaion hari zaila gertatu tramiteak noren mesedetan ziren jakitea, eta, berari begira, kokotsa altxatu zuen, kontatzen hasteko aginduz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 37. orr.

Egunkariaren egoitzara joan, eta guardia zibila ikusi nuen ateratzen, film amerikarretako poliziaren antzera, orro eta tutu, harro, aurpegiak estalita eta armak bistan zituztela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.

Prostitutak, parte guztietakoak, irribarre behartuak musuan, soineko elastikoez, minigonez eta sujetadore koloretsuez, prakamotzez eta brusa finez, denak haragiaren bihurguneak bistan, sexu azoka hartan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Argazki dendako ateari giltza eman eta "itxita" txartela bistan jarri zuen Justo Badiolak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 19. orr.

Altzotik gora, borda erori baten ondoan egin genuen arnasa berritzeko geldialdi bat, Aralarko mendiak bistan genituela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus