Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birzentralizazio (corpusean ez dago; ETCn 167 agerraldi) iz berriro zentralizatzea.

Federalismo amerikarraren "sendotze"ak, birzentralizazioak, errepublikaren eta federazioaren azkena esan nahi zuen bientzat, Hamiltonen desbideratze "monarkiko"aren kontra (Jeffersonek behin eta berriz darabil izenondo hori gutunetan). ETC-literatura, saiakera   Virginiako Estatuari buruzko galderak, Thomas Jefferson (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2012

Birzentralizazioaren aldarriak Espainian, autonomiaren aurkako jarrera politikoen gizarteratzea... ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 193 zbk., , 2012 - azaroa_ abendua

Espainian birzentralizazio prozesu bat abian dela diozu. ETC-prentsa   Berria, 2010-11-14

Hurrengo urteetan, krisialdi ekonomikoaren aitzakian birzentralizazio ahalegin bat egongo dela uste du EAJk, eta "tentazio hori" Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako interesen kaltekoa dela. ETC-prentsa   Berria, 2011-10-27

Uxue Barkosek adierazi du "kezkagarri" bihurtzen hasi dela birzentralizazioaren inguruko "tentaldia" . ETC-prentsa   Berria, 2011-11-10

Madrilen "birzentralizazio ahaleginak" salatu ditu EBBko buruak Lizarrako batzokian, eta horren lekuko Nafarroa dela oharrarazi du . ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-07-01

Beste botere batzuekiko hurbiltasuna, ekonomia eta politikaren arteko sinergiak harreman publikoen bitartez, informazio pribilegiatua? birzentralizazio ildo beretik doaz. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-25

Kritika ugari entzun dira proiektuaren kontra eta besteak beste, 30 urteko deserdiratze aro baten ondotik, birzentralizazio joera azkarra ikusi diote anitzek egitasmoari. ETC-prentsa   Argia, 2010-06-13

Salatu du errefomak "hezkuntzaren kontrol doktrinatua, sistemaren birzentralizazioa eta gaztelania ez beste hizkuntzak gutxitzea" ekarriko duela, eta mobilizatzera deitu du hezkuntza komunitatea. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-05

Aurrekontuak, gainera, birzentralizazio prozesurako erabili direla iritzi dio. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-28

"Hori da PPren eskaintza bakarra, herrien eta herritarren zapalkuntza", gaineratu zuen, murrizketak, "inposizioak" eta PPren birzentralizaziorako joera aipatuz. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-30

Harreman adeitsua, nahiz eta PPk birzentralizazio neurriak proposatu izanak erregionalistak deseroso sentiarazi dituen. ETC-prentsa   Berria, 2012-11-21

.? Behin eta berriz men egiten die Madrildik etorritako aginduei birzentralizazio olde honetan. ETC-prentsa   Berria, 2013-04-19

Estatuak baliatu nahi du krisia toki guztietan birzentralizazioa lortzeko, eta beste hainbeste egin nahi du lege honekin. ETC-prentsa   Berria, 2013-03-10

Birzentralizazio prozesua aspaldi dago Espainian martxan. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-08

Gainera, Lehendakaritzak azaldu duenez, Masek eta Urkulluk aipatu zuten "zailtasunak" dituztela autogobernuan aurrera egiteko, batez ere PPren birzentralizazio politikak direla eta. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-03

Gainera, estatua birzentralizazio prozesu betean da; "hau ez genuen frankismoan ere ezagutu", salatu du Erkorekak. ETC-prentsa   Berria, 2014-10-26

Leuzaren iritziz, bi epaiak PPren birzentralizazio prozesuan "beste pauso bat dira". ETC-prentsa   Berria, 2015-09-30

Birzentralizazioaren aldeko bi indar nagusiak izango dira, inkesten arabera, Espainian bozkatuenak. ETC-prentsa   Berria, 2015-12-18

Badaezpadako birzentralizazioa berehalakoa izango litzateke, dagoeneko abian dagoena baino sakonagoa. ETC-prentsa   Argia, 2013-12-22

Estatuak eskualdeen erreformari deszentralizazioa deitzen dio, eta guretzat birzentralizazioa da. ETC-prentsa   Argia, 2015-02-08

Bestetik, aldiz, arazo dibergenteen irtenbiderako sistema politikoan birzentralizazioa eta demokrazia parlamentarioaren eredua bultzatzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arriskuaren gizartea: Modernitatearen krisia, teoria, gizartea eta politika Euskadin, Andoni Eizagirre, UEU, 2002

--) arabera, orain arte birsimetrizazio- eta birzentralizazio-logika ezarri da, eta aniztasunaren kudeaketa errespetutik eta desberdintasunaren onarpenetik egitetik aldentzen da hori. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Estatuari bidea zabaltzen, Askoren artean, UEU, 2012

Gernikako Estatutuan aurreikusitako eskumen guztiak ez jasotzeaz gain, azken hamarkadetan Estatuaren birzentralizazio handiko prozesua bizi izan dugu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nazio markagintza, Askoren artean, UEU, 2018

Espainiako Estatuaren kasuan, horri birzentralizazioa gehitzen zaio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 105 zbk., , UEU, 2018 - apirila-ekaina

Espainian 2000. urtetik aurrera birzentralizazio prozesu bat eman dela salatu dute zenbait gizarte eragilek eta alderdi politikok. ETC-entziklopedia   2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak, Wikipedia

XIII. mendean unibertsitateen garapen handia izan zen, hazkunde ekonomikoak eta Europako lehen estatu-nazioen botere politikoaren birzentralizazioak, feudalismoaren kaltetan, lagunduta. ETC-entziklopedia   Filosofiaren historia, Wikipedia

2014ko abenduaren 29an, Madrilen "birzentralizazio" neurrien aurka, estrategia ezberdinak erabiliz baina elkar errespetatuz, egitea adostu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Generalitateak. ETC-entziklopedia   I. Urkullu gobernua, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus