Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birsortzaile (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi) izond berriro sortzen duena.

Sexismo, arrazakeria, zentralismo eta elitismoaren birsortzaile dira. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 153 zbk., , 2006 - martxoa-apirila

Bi ahizpak ziren, pentsatzen jarrita, birsortzaile; biak ari ziren mundua birsortzen, bata telebistako koadrotik eta bestea ahal zuen tokitik. ETC-literatura, saiakera   Nere gorringotik, Iñaki Segurola, Alberdania, 2008

Beregan onartua dirudi gaiztakeria, arrazoigabekeria eta gorrotagarria den oro, neurri handi batean, indar emankor eta birsortzaileen gehiegikeriari esker, naturan ere indar horiek zilegi diren bezala; izan ere, natura gai da ezein basamortutan lurralde emankor oparoa sortzeko. ETC-literatura, saiakera   Wagner afera / Nietzsche Wagnerren kontra, Friedrich Nietzsche (Unai Casas), EHU - Limes bilduma, 2010

Errusia ahalegin handia egiten ari da erreaktore birsortzaileen alorrean. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 198 zbk., , 2013 - iraila_ urria

Zelula helduengandik sortutako giza enbrioi klonatuek medikutza birsortzaileari balio gehitua zekarkioten. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-21

Maiatzaren 6a eta 26a bitartean antxoa birsortzaileen kopurua neurtu zuen, egunean sortutako arrautza kopuruaren bitartez. ETC-prentsa   Berria, 2008-07-01

Medikuntza birsortzaileaz ari garenean hori egiten dugu. ETC-prentsa   Berria, 2010-01-13

Ekitaldi politikoan, Iñaki Galdos H1eko presidenteak Jose Antonio Agirre lehendakari ohiaren eta Manuel Irujo buruzagi jeltzale historikoaren "aztarna" nabarmendu zuen, "euskal nazionalismoaren birsortzaile gisa". ETC-prentsa   Berria, 2011-04-26

Unibertsitateak ezin du, dagoenaren birsortzaile eta moldatzaile hutsa izan, bere izana galdu nahi ez badu behinik behin. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-02-28

Lehenik eta behin argitu nahi dut, ez nagoela sektore kritiko batean, ez naizela ere ezeren birsortzaileETC-prentsa   Argia, 2013-03-17

Duela urtebete inguru Madrilera iritsi ginenean, ni gehien harritu ninduena zen bazegoela jende asko haien mezu birsortzaile eta aurrerakoia sinesten zuena. ETC-prentsa   Berria, 2016-11-23

Gainera, birsortzaile asko oso sinotikoak dira: materiala zehazki erreproduzitzen saiatzen dira. ETC-prentsa   Berria, 2016-08-11

"Nire gobernuak aurrera jarraituko du Espainiarentzako proiektu europazale eta birsortzaile bat bultzatzen", adierazi zuen Twitterren. ETC-prentsa   Berria, 2018-12-04

Inguru ezagunean egonik, zailagoa da hori gertatzea, gu geu baikara berezitasun kultural horren ondorengo, partaide eta birsortzaileETC-prentsa   Berria, 2018-03-27

Eredu birsortzaileaz sortutako jakiak ez dira elitearentzat bakarrik. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2014-02-28

Balio-eraikitzaile, transmisore eta birsortzaile dira irratia eta telebista. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programaziogintza irrati-telebistan, Edorta Arana, UEU, 2004

Gure aurrean artearen eta teknikaren arteko interakzio berri baten irudia sortzen ari da, eta horrek artea teknikaren dimentsio birsortzaile hutsetik emantzipatzeko aukera emango du, baita arteak gizartean hedatze kualitatiboa (eta ez informatzaile hutsa) izatekoa ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Artearen teoria, Askoren artean, EHU, 2010

Hirugarren multzo honetan kokatzen diren idazleek nahita edo nahi gabe hartzen dute "birsortzaile" rola. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal literatura itzulia, Elizabete Manterola Agirrezabalaga, EHU, 2014

Horren ordezko soluzio bat Sir Carl Wilhelm Siemensek sortu zuen lehenengo aldiz: oso tenperatura altuetara irits zitekeen labe birsortzaile bat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Historia ekonomiko globala. Sarrera labur bat, Robert C. Allen (Maria Arruti / Ane Goenaga), EHU/UPV, 2018

Hauek zelula birsortzaileak dira, hau da, gametoak (obulu eta espermatozoideak). ETC-entziklopedia   DNAren erreplikazio, Wikipedia

Ondoen prestatutako intelektual eta funtzionarioek Jose I.aren misio birsortzaile horretan sinesten zuten, XVIII. mendearen amaierako espainiar gizartearen absolutismoa eta iluntasuna ezabatuko zituena. ETC-entziklopedia   Frantsestu (Iberiar Penintsulako Gerra) , Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus