Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birrin iz apurra; birrindu den zerbaiten apurren multzoa.

Godalet hutsari erreparatu dio, birrinez apaindutako platerari gero.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Epea amaitu zenean, kuartzozko hoditik erreontzitxoa atera, huspean hozten utzi, eta gero uretan barreiatu nuen hauts birrina, zeina berdexka izatetik horaila izatera pasea baitzen: asturu onekoa iruditu baitzitzaidan seinale hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Iragandako denbora guztia, egun atalak, urte zatiak, mende birrinak, distantziak, dena derrepentean bien arteko aire estuan pausatuko balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 432. orr.

Andre zaharra eta neska gaztea ez ziren lokartu, birrin-birrin eginda egon arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 294. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus