Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birloratze (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) iz berriro loratzea.

Halakoak ziren Josuren duintasun birloratzeakETC-literatura, saiakera   Utopiaren itzalak, Asel Luzarraga, Txalaparte, 2010

Horrexegatik izan daiteke, garagardo pitxarrari heldu eta "finita est" hots eginik, zutitu eta barrarantz abiatu dela, ageri ez den zerbitzaria etorraraztea zailago balitz bezalako keinuak eginez, Augusto "jainkoen semea" birloratzea baino. ETC-literatura, saiakera   4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013

Mistral iraganeko handitasuna eta askatasunak aipatzera ausartu da bere diskurtsoan, eta biltzarkideei ez kikiltzera dei egin die, eta ez lotsatzera konkistatuak eta menperatuak bezala, denen artean ahaleginduz behialako askatasun hiritarren berpiztea eta nazioaren birloratzea ikusiko dutela erasanez ("veirés flouri uno nacioun"). ETC-literatura, saiakera   Historia, arraza, nazioa, Joxe Azurmendi, Elkar, 2014

Adibide gisa, Bachen Suite-ak herriz herri birloratzea lortu duen lehen biolontxelo jotzailea izan da. ETC-prentsa   Berria, 2007-04-29

Zuzendariak abesbatzaren birloratze gorena ondo zaindu zuen, nahiz eta ekarpen berririk ez gomutarazi. ETC-prentsa   Berria, 2007-12-14

Teorikoki eta diskurtsiboki lan ona egin izan da azken hamarkadetan; hainbeste ezen marxismoaren birloratzeaz hitz egiten baita sarritan. ETC-prentsa   Argia, 2011-12-04

Espainiako trantsizioa abiaturik, Euskal Herriko espektatibek orok (nazio-, kultura- eta giza arlokoak) birloratzea dute amets. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan, Askoren artean, UEU, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus