Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birlandatze (corpusean ez dago; ETCn 56 agerraldi) iz landatua zegoena beste leku batean landatzea. ik birlandaketa.

Epelkerian hondoratzea edo lurra birlandatzea daukagu; ni ez naiz hondoratu. ETC-literatura, saiakera   Simone de Beauvoir, Emakume libre bat XX. mendean, Arantxa Agirreurreta, Elkar, 2008

Kincaiden arabera, lorezainen deserrotze-, birlandatze-, hibridatze- eta hazte-ekimenak kolonizatzailearen proiektuaren antzekoak direla. ETC-literatura, saiakera   Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid (Alberto Martinez de la Cuadra), Alberdania-Erein-Igela, 2012

Esaterako, zuhaitzak birlandatzea geoingeniaritza gisa uler daiteke, eta ez da metodo arriskutsua. ETC-literatura, saiakera   Zientziaren argi-itzalak, Agustin Arrieta Urtizberea, UEU, 2017

Tresna ona izango da, bai, birlandatzeen eta ezabatzeen adibideak aurkitzeko eta egungo gizarteak egiten duen manipulazioa ikertzeko. ETC-literatura, saiakera   Bihotzean daramagun mundua, Maite Darceles, Alberdania, 2018

Hori dela eta, "erretako ingurua birlandatzea ezinbestekoa" izanen dela azpimarratu du Jose Andres Burguete Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilariak. ETC-prentsa   Berria, 2005-08-06

Medikuntzak aurrerapen asko egin ditu ehunak berrosatzeko: adibidez birlandatzeakETC-prentsa   Berria, 2007-10-10

Sekuoien birlandatzea, baina, garestia da, eta udala eta Jaurlaritza ez dira ados jartzen gastuez nork arduratu behar duen. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-21

Bakerako Urratsak denak "birlandatze-ebakuntza" jasan du. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-19

Klonazio-teknikak mendeetan erabili izan dira landareetan, euren kimuak ebaki eta birlandatzea betidaniko teknika izanik. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-12-04

Gipuzkoan ohiko diren hiru habitat birlandatzea izango du helburu gaur Zumarragako Iparhaizea parkean egingo den Zuhaitz Egunak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-03-03

Eremu zabaletan milaka hektarea birlandatzea ez dut lortuko agian, baina parke, plaza eta eskoletan nire bilobek ikusi ahal izango dituzte gizakiaren eskuak suntsitu zituen espezieak. ETC-prentsa   Argia, 2005-11-20

Marrubiak bakandu eta birlandatzea edo baba-ilarrak ereitea bezalako bitxikeriaren bat gorabehera, oraingo lan gehienak Alliazeae familia zabaleko kideei lotutakoak dira. ETC-prentsa   Argia, 2005-12-04

Iruñean beste birlandatze bat ere egingo didate: ahizpa gazteenaren bizkarrezur-muinak balio dezakeen edo ez frogatzen dabiltza orain. ETC-prentsa   Goienkaria, 2001-01-26

Halere, oso metodo ezberdinak daude: zuhaitzak birlandatzea, esaterako, geoingeniaritza gisa uler daiteke, eta atmosferatik CO2a xurgatzeko dauden hainbat sistemari ere geoingeniaritza deitzen zaie. ETC-prentsa   Berria, 2015-04-12

Izan ere, oreka behar da aprobetxamenduaren eta birlandatzearen artean. ETC-prentsa   Goienkaria, 2012-05-18

Eremu bateko arbola guztiak botatzea arazoa bada, birlandatzea bera ere arazo bilaka daiteke, zuhaitz mota bat edo bi izaki gehienetan landatzen direnak, jatorrizko basoaren bioaniztasuna kontuan hartu gabe, horrek gaitzen hedapena eta ahultzea eraginik. ETC-prentsa   Berria, 2019-11-27

Bi urtean egin dira mozketa eta birlandatze beharrak. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-06-15

Birlandatze esperimentu sinpleetan ikusi da serpentina-lurzoruetan moldatutako populazioak soilik hazi eta ugal daitezkeela, eta gurutzatze genetikoek agerian jarri dute moldaera horrek oinarri genetiko egonkorrak dituela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Esaterako, zuhaitzak birlandatzea geoingeniaritza gisa uler daiteke, eta ez da metodo arriskutsua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Filosofiarako sarrera bat, Agustin Arrieta Urtizberea, EHU/UPV, 2016

Esaterako, zuhaitzak birlandatzea geoingeniaritza gisa uler daiteke, eta ez da metodo arriskutsua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zientziaren argi-itzalak, Agustin Arrieta Urtizberea, UEU, 2017

Makina batek orduko 30 tona uzta bildu ditzake baina zurtoina hondatzeko arriskua dago, honela landare berrien hazkundea mugatu egiten da eta birlandatzea beharrezkoa izaten da askotan. ETC-entziklopedia   Azukre-kanabera, Wikipedia

Basoen mozte-birlandatzeak bi baso mota bereiztea eragiten du: oihan primario baso primarioak eta baso sekundarioak. ETC-entziklopedia   Baso, Wikipedia

1976tik 1983ra, 27.000 milioi dolar xahutu ziren nekazaritza eta birlandatze proiektuetan ("iraultza berdea" deitu zitzaien), emaitzak etsigarriak izan baziren ere. ETC-entziklopedia   Libia, Wikipedia

Beste alde batetik, kuprean oinarrituriko tratamendu fungizidikoek eragin handia erakutsi dute mintegiak kontrolatzeko eta birlandatze gazteetan. ETC-entziklopedia   Pinu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus