Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birkalifikatu (corpusean ez dago; ETCn 82 agerraldi) du ad kalifikazioa aldatu, eskuarki lur sailez mintzatuz.

Lurrak eta laboreak ere birkalifikatu dituzte -beren dirubalioa handitzearekin batera-, erakusteko gizonak direla haien gaineko titulu bakarraren jabe. ETC-literatura, saiakera   Mundua berriz liluratuz, Silvia Federici (Amaia Astobiza), Katakrak, 2019

Eta aurki birkalifikatuko dituzte... (pausa) ziur dakit, informazio guztiz fidagarria daukat... ETC-telebista   Tontoa duk, ba, errotaria!, Goenkale, 2000

Nire partea emango dizut, baina ditxosozko terreno horiek birkalifikatuta ikusi nahi ditut lehenbailehen, aitu? ETC-telebista   Ataka gaitzeko ibilerak, Goenkale, 2006

Urte horretan bertan, Barakaldoko Udalak fabrika kokatuta dagoen lurrak birkalifikatu zituen. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-27

Tapiaren hitzetan, ordea, "lursail horiek enpresaren esku jarraituko dute, baina inolaz ere ez dira birkalifikatuko". ETC-prentsa   Berria, 2007-12-19

Haien arabera, legeak erabilera komertzialerako lurrak birkalifikatzera behartzen ditu Udalak, eta hori herri mailako merkataritzaren "aurkakoa" da, "lur sail komertzial handiei soilik zuzendutako legea delako". ETC-prentsa   Berria, 2008-04-16

Horrez gain, lurrak birkalifikatzeko arriskuaz ere ohartarazi du, eta horrek hirigintza plangintzetan izan ditzakeen aldaketez. ETC-prentsa   Berria, 2009-10-28

Landetxa auzoan daukaten lantegia kendu, terrenoa birkalifikatu eta dirua poltsikoratu. ETC-prentsa   Berria, 2009-07-14

Taxoaren birkalifikatu lur sailek 15 milioi euro balio zutela erabaki zuten adituek bere garaian; une honetan argi dago ez dutela 15 milioi euro balio, baina saltzen ez duzun bitartean ondareak hor jarraituko du. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-07

Bere esanetan, hamar urteko atzerapena du proiektu horrek, EAJk eta PSEk lur horiek birkalifikatu nahi dituztelako etxebizitzak eraikitzeko. ETC-prentsa   Berria, 2011-05-19

1999an Barakaldoko udalak birkalifikatu egin zituen. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-08

Merke erosi, birkalifikatu eta berriz saldu. ETC-prentsa   Argia, 2007-07-29

Laburbilduz, bi puntu onartu zituzten zinegotziek: batetik, eskolak duen lurzoru hura ez dutela birkalifikatuko, modu horretan, Mesedeetako erlijio ordenak ezin izango du lur haiekin espekulatu eskola ixtea erabaki arren. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-03-30

San Josepeko harrobiak 1995. urtetik aurrera, 19 sektorea gune industrial moduan birkalifikatzeko hitzarmena sinatu zenetik, momentu oro gura duena egin du. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-07-18

Udalak birkalifikatuta, sei milioi euroko balioa hartu zuten. ETC-prentsa   Berria, 2012-09-20

Eta, aldi berean, denbora askoan galduta izan ondoren berriz aurkitutako U aldagaia ez al da hiria birkalifikatzeko itxaropena? ETC-zientzia, zuzenbidea   Hiri-hazkunde motak, Askoren artean, EHU, 2008

Dupuy de Lome izan zen lehenengo gurutzaontzi korazatua, 1890. Urtean uretaratua izan zena Frantziako Guda Armadaren agindupean. "USS Maine" izan zen beste ontzi famatua, 2. Mailako korazatua bezala birkalifikatua izan zena. La Habana-ko portuan arrazoi zehatzik gabe eztanda egin zuen. ETC-entziklopedia   Gurutzaontzi (gerraontzia) , Wikipedia

Legez kanpo altxatutako etxebizitza blokeak, etxebizitza blokeak eraikitzeko birkalifikaturiko parkeak eta abar. ETC-entziklopedia   Higiezinen burbuila Euskal Herrian, Wikipedia

Berez Barakaldoko udalak berdegune moduan zeukan orubea 2002an etxebizitzak eraikitzeko birkalifikatu zen. ETC-entziklopedia   Vallehermoso dorrea, Wikipedia

Udaletxean botoen gehiengoarekin Muñagorriko lurrak birkalifikatzen dituzte. ETC-entziklopedia   Zerrenda: Goenkaleko atalak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus