Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birgaikuntza (corpusean ez dago; ETCn 62 agerraldi) iz birgaitzea.

Lehen aldaketak, babiloniar dinastiaren balentriaren bidez, estatu unibertsal sumerikoaren birgaikuntza jasotzen du, eta bigarrenak estatu unibertsalaren konkista, gerra-jaun kasitek egina. ETC-literatura, saiakera   Historiaren azterketa I, Arnold Toynbee (Iñaki Mendiguren), Pentsamenduaren Klasikoak, 2000

Birgaikuntza bat da, termino susmagarri baten ohorea salbatzeko ekintza bat. ETC-literatura, saiakera   Ezagutza objektiboa, Karl Popper (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Stalinen heriotzak aurrerapauso galanta suposatu zuen bere birgaikuntzan, bere hamargarren sinfonia lekuko delarik. ETC-prentsa   Berria, 2006-09-24

Multimedia eta telematika, kultur industriak eta azpiegiturak, hiri-birgaikuntzarako estrategiak, ingurugiroa, konposatu berriak eta euskal ekonomia eta enpresa dira azter daitezkeen alorrak, beti ere euskaraz eginak. ETC-prentsa   Argia, 2000-04-16

Horrela, irailean jasotako 273.000 pezetak Nikaraguako haur-liburutegi bati zuzenduko zaizkio, eta urrian ateratakoa, berriz, Indiako gazte-birgaikuntza zentro bati. ETC-prentsa   Argia, 2000-10-29

Animalia gehienak instituzioek edota partikularrek emandakoak dira, askotan zauritu edo gaixoak, eta horrenbestez, lehenbizi birgaikuntza zentrotik pasatzen direnak eta aske bizitzeko gai ez direnak. ETC-prentsa   Argia, 2001-01-28

Lehenengo fasean, birgaikuntza energetikoa eta landarezko aurrealdea egokitu dira. ETC-prentsa   Berria, 2013-11-16

Manuel Paja Fano elkargoko dekanoaren arabera, "lan horiek agerian uzten dute jakinduria eta eguneroko lan ona, ez bakarrik norberaren trebezia erakusteko obretan, baizik eta baita eraikuntza enkargu txikietan, birgaikuntza zainduetan, hirietako esku hartzeetan eta kultur argitalpenetan ere". ETC-prentsa   Nafarroako Hitza, 2013-11-22

Horren ondoan, gizarte-zerbitzuei dagozkien gizarte-segurantzaren prestazioen eskumenak transferituak izan dira, (elbarrien berreziketa eta birgaikuntza, eta zahartzaro-laguntza) eta baita erretiroko eta elbarritasuneko prestazio ez-kontributiboen kudeaketa ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Euskal Herriko ekonomia, Yolanda Jubeto, Mikel Zurbano, Solange Mariluz (arg.), UEU, 2002

Alde batetik, langabetuek beren edo inoren kontura lan-merkatuan enplegua aurkitzeko aukerak hobetzea eta langileen enplegurako prestakuntza eta birgaikuntza egokitzea, eta bestetik, enpresa-espiritua eta gizarte-ekonomia sustatzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpleguari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2003

Inskribatzeko modukoa da, berebat, ordainketa-etenduran epaiketa bidez hitzarmena onetsi izana eta konkurtsatuaren edo porrot eginaren birgaikuntza, horri buruz orokorra ala mugatua den adierazita. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Legea eta Erregelamendua, (Aiora Aristondo, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, IVAP/HAEEko Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Bidaian zehar ontzia nabigaziorako baliogabetu, eta horren birgaikuntza ezinezkoa bada, ontzi hori saltzeko beharra egiazta dadin, horren kapitainak edo maisuak epaileari eskatuko diote hori adituek aztertzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea aldarrikatzen duen Errege Dekretua, , IVAP/IZO, 2004

Inskribatzeko modukoa da, berebat, ordainketaetenduran epaiketa bidez hitzarmena onetsi izana eta konkurtsatuaren edo porrot eginaren birgaikuntza, horri buruz orokorra ala mugatua den adierazita. ETC-zientzia, zuzenbidea   Erregistro Zibilaren Erregelamendua, , IVAP/IZO, 2004

Epai irmoak, horien aurka ezin denean errekurtso arruntik ez berezirik jarri, berrikuspen -eta birgaikuntza-errekurtsoak izan ezik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Kriminalaren Legea, (Aiora Aristondo, Gotzon Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia), Deustuko Unibertsitatea, 2006

Prebentzio eta Birgaikuntza Funtsaren konturako ondarearekin hornituko da Fundazioa, bere xedeak bete ditzan; ondare hori eratuko da lan-istripu eta lanbide-gaixotasunen mutuek egindako kudeaketatik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko Legea, , IVAP/IZO, 2006

Tarifa horiek kalkulatzeko, kontuan hartuko dira prestazioen kostua eta prebentzio- eta birgaikuntza-zerbitzuen eskakizunak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra, (Aitor Bengoetxea, Patxi Petrirena, Elhuyar Fundazioa, Juan Kruz Igerabide, Jose Angel Tamayo, Ana Leturia), UPV/EHU, 2010

"Jirafa Élite" proiektuaren barruan erabateko birgaikuntza egin zuten luxuzko apartamentu eta bulego gisa egokituz. ETC-entziklopedia   La Jirafa, Wikipedia

Higiezinen obra kontratua da, kontratu bat non alderdietako bat (eraikitzailea) obligatzen den, prezio jakin baten ordainetan, bestea alderdiaren aurrean (komisio emaile, obraren jabe edo sustatzailea) obra bat exekutatzera, dela eraikin berri baten eraikuntza, dela lursailaren muina edo forma eraldatzen duten lanak, dela eraikinen eraberritze, zaharberritze, birgaikuntza, mantentze edota eraispenak. ETC-entziklopedia   Obra kontratu, Wikipedia

Otxarkoaga etxebizitza-poligono gisa nola eraiki zen eta geroago nola eboluzionatu duten hirigintzako morfologiak eta eraikinen eta eraikuntza-sistemen tipologiak aztertuta Miriam Varelak 2019an gogoeta bat egin zuen, Otxarkoaga eta beste etxebizitza-poligono batzuen zaharkitzearen aurrean jardun beharraz, horretarako hiri birgaikuntza eta eraldaketa estrategiak erabiliz eta espazio bizigarria birziklatzeko teknikak aplikatuz. ETC-entziklopedia   Otxarkoaga, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus