Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birbideratze (corpusean ez dago; ETCn 37 agerraldi) iz berriro bideratzea; beste leku edo puntu batera eramatea.

Jaso ohi zuten, gainera, bestelako saririk ere: beren birbideratze politikoari eta bizitze zigorra laburtzeari ekarpenik egitearen barne-poza, tuberkulosiak azkarkiago eraman ohi zituen-eta. ETC-literatura, saiakera   Ispiluak, Eduardo Galeano (Xabier Alegria), Txalaparta, 2013

Orain, helburuak izan behar du prozesu honen bilakaerarekin zerikusia daukaten guztiak beren posizioa birbideratzea, akordio politikoaren bidez. ETC-prentsa   Berria, 2007-06-10

Carreras Mugicak birbideratze berri bati eman dio hasiera 2007an, eta horren irudi izan da Arcon aurkeztu duen selekzioa ere. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-20

Sinetsita gaude 180 graduko buelta hartuko duela gaiak denborarekin, nahiz eta jakin badakigun kostako dela boterekeria sinestezin hau birbideratzeaETC-prentsa   Berria, 2009-05-02

Birbideratze batekin pozik nengoke. ETC-prentsa   Argia, 2002-02-03

Aznarren nazioarteko politikaren birbideratzea ekarriko du, Aznarrek Espainiarekiko egin duen apustu politikoaren birbideratzea, planteamendu antiterroristaren berraztertzea eta, PPn, halabeharrez, Aznarren irudia amortizatu beharko dute, sinesgarri izan nahi badute. ETC-prentsa   Argia, 2004-04-04

Orain, erabakiok birbideratzea zaila da; baina aldaketaren bat-edo egongo da; ea oraingoan asmatzen dugun. ETC-prentsa   Goienkaria, 2008-02-01

Besteak beste, negozioen dimentsioa merkatu globalera egokitzea, gorabidean dauden merkatuetara orientatzea, aliantza estrategikoen garapen posiblea, hazteko aukera gutxien duten jarduerak birbideratzea, eta irmotasunez proiektu integral korporatiboak garatzearen alde egitea bilatzen du horrek. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-09-30

Arabako herri eta kuadrilletan euskara sustatzen ari garen elkarteentzako oso berri txarrak dira Aldundiaren gobernuaren 2013rako asmoak eta horiek zuzentzeko eskaerarekin batera birbideratze horretan lagun dezaketen ekarpenak egiteko gure prestutasuna azaldu nahi dugu. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-15

Baina heriotzaz ari gara, horri lotutako estigmaz, eta jarrera aldaketak eskatzen ditu horrek: komunikazio gaitasun hobeak, sufrimendua birbideratzea, esperantza ematea. ETC-prentsa   Berria, 2019-01-24

- Jardueraren birbideratze hori ere ez bada bideragarria, jardueran interes handiagoa duten beste mota bateko stakeholderrek sozietatean parte hartzeko aukera aztertu beharko litzateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kooperatiben jabetza. Bazkideak kooperatiben agintean, Adrian Zelaia , UEU, 2008

Eta horiek birbideratze aldera, emakumeen partaidetza bermatu behar da irmoki, lehenik eta behin, emakumeen kolektiboak izan litzakeen interesak kontuan hartuz, horrela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Herritartasuna eta kultura, Askoren artean, UEU, 2012

Sustrai-muturreko birbideratze horren garrantzia sustrai-grabitropismoaren mekanismoa azaltzen dugunean nabarmenduko da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Birbideratze hau egiteko bi aukera daude, gure biktima izango denaren ordenagailuaren host fitxategiak ordezkatzea edo DNS zerbitzariaren softwarearen ahulezia ustiatzea. ETC-entziklopedia   Pharming, Wikipedia

Bilaketaren emaitza bakoitzari dagokion gunearentzako lotura zuzena ematen du, Googlek erabiltzen duen jarraipen-birbideratze esteka erabili beharrean. ETC-entziklopedia   Searx, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus