Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birbidali (corpusean ez dago; ETCn 142 agerraldi) du ad jasotakoa beste norbaiti bidali.

Zeren ezin baitira paketeak atzerrira birbidaliETC-literatura, saiakera   Poeta gazte bati idatziak, Rainer Maria Rilke (Patxi Salaberri Muñoa), Jakin irakurgaiak, 2002

Birbidali egingo dizut bere helbidea izan dezazun. ETC-literatura, saiakera   Nevadako egunak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2013

Bigarrena Jonanen postatik birbidalia zen. ETC-literatura, saiakera   Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013

Hotelera itzultzean, Charliek mezu bat aurkitu zuen, Ritzeko tabernatik hara birbidalia, Charliek bere helbidea han utzia baitzuen gizon baten bila joan zelarik. ETC-literatura, saiakera   Plazeraren gau ilunekoak, Francis Scott Fitzgerald (Garazi Arrula / Iñigo Roque), Elkar, 2014

Nire nagusiari dagokionez, esan dit Tylerrek, benetan haserre baldin banago, postetxera joan behar nuke, helbidea aldatzeko eskaera bete eta birbidal dezatela hark bidalitako posta guztia Rugby herrira, Dakota iparraldera. ETC-literatura, saiakera   Borrokaren kluba, Chuck Palahniuk (Naroa Zubillaga), Txalaparta, 2014

Zergatik ez didazu informazio hori guztia nire helbidera birbidaltzenETC-literatura, saiakera   Ostadarrak lurra ukitzen duen lekua, Edorta Jimenez, Txalaparta, 2018

Trans bati egindako elkarrizketa bat heldu zait whatsappera eta Brayani birbidali diot. ETC-literatura, saiakera   Moio, Kattalin Miner, Elkar, 2019

Gainera, jasotako mezuei "gustukoa dut" eranstea, harremana izan duzun pertsonari puntuazioa ezartzea, edo mezuak birbidaltzeko aukera bitxiak ere eskaintzen ditu. ETC-prentsa   Berria, 2012-10-17

Orain demagun ikaskide bati bidali diozula hasierako testua eta bere iradokizunekin birbidaltzen dizula. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-29

Hilabete eskasean irakurri, aztertu eta puntuatuta birbidali genituen. ETC-prentsa   Argia, 2015-09-20

Halaber, dimisio gutuna birbidali diote, hautetsien izenen grafia aldatuta. ETC-prentsa   Berria, 2019-05-22

Horrela diogu astekariko kideok geure buruari birbidali diogun prentsa oharrean. ETC-prentsa   Argia, 2016-07-10

Bederatzi eta erdietan Marinak ohartaraziko dit bere lagun guztiek ikusi dutela eta bere whatsappeko lagun-talde guztietara birbidali dutela. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2016-10-14

Beherako seinale-izpia satelitearen transponderrak lurrean kokatutako hargailuari birbidalitako seinalea da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Konexio bat ezar daitekeenean, proxy-ak automatikoki birbidaltzen ditu cachean gordetako eguneratze horiek haien azken helburura. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Bideratze-informazio hori bideratzaileek erabiliko dute erabakitzeko txartel batetik hartutako datagrama zein txarteletatik birbidali behar duten. ETC-zientzia, zuzenbidea   TCP/IP Sareak (3. argitaraldia), Jose M. Rivadeneyra, UEU, 2009

Oztopo-segida bat besterik ez da behar; hartara, oztopo bakoitzetik uhintxo esferikoak birbidali daitezke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

% 30 espaziora birbidalia da, bai hodeietan eta lurrazalean gertatzen den errefl exioaren kausaz, bai dispertsioaren kausaz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Enpresek IVR teknologia erabili ohi dute dei bat sail batera edo bestera birbidaltzeko, gizakiaren esku hartzearen beharrik gabe; horrela, bezeroen itxaronaldia murrizten da. ETC-entziklopedia   Ahots-erantzun interaktibo, Wikipedia

Hainbat iheslari eta gizatxar sartu ziren armadan, Alemaniatik alde egiteko baina geihenak kanporatuak izan ziren eta Alemaniara birbidalitaETC-entziklopedia   Burdinazko Dibisioa, Wikipedia

Gainerako sarbide protokoloek bezala talka gertatuz gero, mezua beranduago birbidaltzen da. ETC-entziklopedia   CSMA/CD, Wikipedia

2013ko irailaren 26an, ordu batzuetan, kontaktu bati bidalitako mezuak beste kontaktuei birbidali zitzaizkien Hangouts, Gmail chat eta Gtalkeko mezularitza zerbitzuan erabiltzen den protokoloaren aldaketa bat zela eta. ETC-entziklopedia   Google Hangouts, Wikipedia

Ohikoenak mezu kateak dira, bukaeran birbidaltzeko eskaera izaten dutenak. ETC-entziklopedia   Marketin biral, Wikipedia

Hainbeste aldiz erreferentziatua eta birbidalia izan da. ETC-entziklopedia   Masturbatzen zaren bakoitzean... Jainkoak katakume bat hiltzen du, Wikipedia

Posta elektroniko sistemak, birbidali eta biltze sisteman oinarritzen dira, beraz, ez da nahitaezkoa sistemaren bi muturrak aldi berean konektaturik egotea. ETC-entziklopedia   Posta elektroniko, Wikipedia

Zentzu horretan, erabiltzaileek edozein eduki, aplikazio edota zerbitzurako atzipena izatea bilatzen du, beti ere gobernu, enpresa edo administrazioen zentsurarik gabe, baita hornitzaileen filtratze, blokeatze, birbidaltze edo faboratzerik gabe ere. ETC-entziklopedia   Sare-neutraltasun, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus