Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

birberotu (corpusean ez dago; ETCn 12 agerraldi) da/du ad berriz berotu.

Zer edo zer trabatu egin zen, zer edo zer birberotuETC-literatura, saiakera   Satanen seme, Charles Bukowski (Mikel Olano), Elkar, 2007

Louisek choucroute birberotua jan zuen, saltxitxa eder birekin. ETC-literatura, saiakera   Maigret, Georges Simenon (Juan Mari Mendizabal), Igela, 2010

Mahai gainean pitxer bat ur utzi du, salda beroa, zati bat haragi birberotua, ardo hondar bat. ETC-literatura, saiakera   Ehiztariaren isilaldia, Luis Garde, Pamiela, 2015

Ogia patio erdian birberotua zuen, txingarretan, egun hartan ez baitzuen ogirik egin, eta gelditzen zena hotzegi baitzegoen jateko. ETC-literatura, saiakera   Azken patriarka, Najat El Hachmi (Jexuxmari Zalakain), Txalaparta, 2016

Koilara hartu eta eltzeko birberotua ahoratzen hasiko nintzen, baina ez nekearengatik, ezta gosearengatik ere. ETC-prentsa   Berria, 2016-01-09

Ohikoa da presio altuko etapa bat zuzenean galdarara konektatuta duten muntaiak aurkitzea: unitate horretako irteera-lurruna birberotu ondoren, presio txikiagoan dabilen beste etapa batean sartzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus