Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biran adlag bira emanda; biraka.
Nik esango nuke lo egitea begiak biran jarri eta barrura begiratzea dela. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 59. orr.
Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.