Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eskumatara, japoniar estiloko loreak dituen horma-paper urdinxkaren gainean, Porco Rosso-k bere biplano gorriaren ondotik betiko irribarrea eskaintzen dio, txerri aurpegi adeitsuaz, mende hasierako pilotu jantzitan, betaurrekodun larruzko txano eta guzti. ETC-literatura, saiakera Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005
Nire biplanoa martxan jarri dut. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 150 zbk., , 2005 - iraila-urria
Hurrengo urtean, Schneider arma-enpresa frantsesak materiala eta teknikoak eman zituen; ondoren, Bristol F-2B modeloko biplanoek gas-bonbez baliatutako lehen aireerasoa egin zuten Amesauro herrixkan (Temsaman kabilan) 1923ko uztailaren 14, 26 eta 28an. ETC-literatura, saiakera Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaran, Elkar, 2010
Biplanoak ziren, Europan hogeigarren mende hasieran eraikitzen zirenen modukoak. ETC-literatura, saiakera Reckless - Harrizko haragia, Cornelia Funke (Aiora Jaka), Elkar, 2010
Semea biplano bat muntatzen saiatzen ari zela ikusi zuten, hainbat gautan zehar. ETC-literatura, saiakera Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (Jon Alonso), Txalaparta, 2014
Lagun batek biplano bat probatzea iradoki zionean, ez zuen birritan pentsatu. ETC-literatura, saiakera Atertu arte itxaron, Katixa Agirre, Elkar, 2015
Lehenengo dinosauro hegalariak biplanoen antzera ibiltzen ziren. ETC-prentsa Berria, 2007-01-24
Salasek zazpi hegazkin bota zituen etxera itzuli aurretik, tartean, I-18 bat, bi Douglas, DB-3 bat eta beste biplano bat. ETC-prentsa Berria, 2010-04-21
Martin Red Baron Alustiza, Lehenengo Munduko Gerrateko heroia, biplano batean igota, kaskoa, betaurrekoak eta bufanda gorria lepondoan, irribarre maltzur batekin, metrailaz josi zituen zirrikitu guztiak. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-02-14
Kontrola galduta, plazan erori zen biplanoa. ETC-prentsa Argia, 2007-07-15
Biplano batera igotzea lortu zuen, eta hainbeste gustatu zitzaion, ezen lurreratu zenean ez baitzuen jaitsi nahi izan. ETC-prentsa Berria, 2018-04-04
Hegaldien hasierako egunetan, hegazkin biplanoen apogeoan bereziki, hari-eskorak (wire struts) erabiltzen ziren egitura zurruntzeko eta tentsionatzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Forma eta fluxua: Arrastearen fluido-dinamika, Ascher H. Shapiro, UEU, 2000
Ikusi zuenarekin liluratuta geratu zen Amelia eta biplano batean ibiltzea lortu zuen, 10 minutu besterik ez baziren izan ere. ETC-entziklopedia Amelia Earhart, Wikipedia
Antonov hegazkinek An-2 klasiko eta biplanotik hasita, An-28 ikuskapenerako hegazkinetik, ikaragarrizko Antonov An-124 eta Antonov An-225 hegazkinetarako bilakaera izan zuten. ETC-entziklopedia Antonov, Wikipedia
Lehenengo arrakasta 1924an estatubatuar armadarako egindako M-15 biplanoarekin lortu zuen, eta urtebete geroago, herrialde hartako posta-zerbitzu federala egingo zuten hegazkinekin. ETC-entziklopedia Boeing, Wikipedia
Fiat C.R.32 ehiza-hegazkin biplano italiarra izan zen. ETC-entziklopedia Fiat C.R.32, Wikipedia
Vidalek biplanoek kaleak metrailatu zituzten, zibil asko erailtzen. ETC-entziklopedia Gernikako bonbardaketa, Wikipedia
1910ean Australia biplanoz zeharkatzen lehena izan zen. ETC-entziklopedia Harry Houdini, Wikipedia
1941ko maiatzaren 26an, Atlantikoan Swordfish biplanoak hegazkin-ontzi batetik bidalita, torpedo batekin kalteak eragin zituzten Otto von Bismarck Bismarck alemaniar korazatuaren leman, eta korazatua kontrolik gabe utzi zuten britainiarren armada harrapatzea eta urperatzea erraztuz. ETC-entziklopedia Hegazkin-ontzi, Wikipedia
Haize parpaila kometak, delta hegalak, geometria aldagarriko hegoko aireontziak eta biplanoak hego finkoko aireontzien adibideak dira. ETC-entziklopedia Hego finkoko aireontzi, Wikipedia
Bidaia bi biplanotan burutuko dute ("Dorothy" eta "Lillian"), Txinan Bradley Tozer xelebrea topatu asmoz, azken berrien arabera bertako herri txikiko biztanleei jauntxo baten aurkako borrokan laguntzen ari baitzen. ETC-entziklopedia High Road to China, Wikipedia