Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biotopo (corpusean ez dago; ETCn 478 agerraldi) iz izaki bizidunen komunitate jakin bat garatzeko egokiak diren ingurumen-baldintzak dituen lur eremua.

Biotopoaren iturri intrinsekoen eraginez, eremu honetan gizakiak iraupenaren eta kulturaren zentzu etno-antropologikoa bereganatzea lortu du. ETC-literatura, saiakera   Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Iņaki Camino, Elkar, 2009

Inguru hori biotopo babestua da, eta, beraz, garrantzi handia du garbi edukitzeak. ETC-literatura, saiakera   Auzolanaren kultura, Jasone Mitxeltorena, Txalaparta, 2011

Leitzarango haranetik (gaur egun biotopo babestua) zihoan hasierako proiektua, eta gizartearen erantzun handia eragin zuen, haran horretan egingo zuen kalte larriarengatik. ETC-literatura, saiakera   Lurra zorua bailitzan, Iņaki Petxarroman, Txalaparta, 2011

Antzerkiak pertsonaiaren eraikitzea eskatzen du, bere testuingurua, bere biotopoa sortu behar du berriz. ETC-literatura, saiakera   Libertitzeaz, Antton Luku, Pamiela, 2014

Ahal baduzu, emaiezu liburua eskura, ondo aukeratutako eskaintza-hitz batzuez hornituta, eta zure biotopoko produkturen batez (edo gehiagoz) lagunduta: gazta (oso) bat, ardo edo pattar botila bat, kaxa bat trufa, fruta azukreztatuen pol tsa bat... ETC-literatura, saiakera   (Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua, Elkar, 2016

Orduan hasten delako animalien bezatzea edo antropizazio konduktuala batetik, eta orduantxe hasten delako gizakia bere ingurua eraldatzen, biotopoan eta biomasan eragiten, bestetik: deforestazioa, uztak, hirien eraikitzeak, erregadiatze-sistemak, ibaien ubideak aldatzen, meategiak eta urtegiak eraikitzen eta beste abar luze bat. ETC-literatura, saiakera   MisEntropia. Kaosa eta ordena, Mitxelko Uranga, Erein, 2017

Orain arte babestuta zeuden eremuak zazpi parke naturalak, bost biotopoak, Urdaibaiko Erreserba eta Txingudiko babes bereziko eremua ziren. ETC-prentsa   Berria, 2005-02-10

Argi eta garbi dago zergatik babestu behar den Monfrague: han erregistraturiko biotopoen aniztasuna oparoa delako eta animalia eta landare ugariren sorleku delako. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-24

Aldabideko ur-jauzia Itxinako biotopo babestuaren ipar-mendebaldean dago. ETC-prentsa   Berria, 2007-08-23

Ibaiertzeko haltzadia biotopo izendatu zuten, baina ibaiaren ur kalitatea kezkagarria da, Leitzako industrien gorakadagatik. ETC-prentsa   Berria, 2007-11-16

Ingurune horri etorkizunean biotopoaren izendapena ematea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak. ETC-prentsa   Berria, 2007-05-30

Carralogroņo eta Carravalseca hezeguneak babestutako biotopoak dira, euren balio ekologiko eta biologiko handiarengatik, hain zuzen. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-10

Hondartza inguruan dagoen Iņurritzako biotopoa eta desertu txikia ere urak hartu zituen. ETC-prentsa   Berria, 2008-04-02

Landarediaren eta faunaren biotopoan kalteak izango dira. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-29

Babestutako biotopo diren ur horietan landare eta espezie bitxi ugari aurki daitezke. ETC-prentsa   Berria, 2010-10-23

"Euskararen biotopo babestuak behar ditugu", aldarrikatu zuen Jon Bollarrek, Udalerri Euskaldunen Mankomunitate Uemako presidenteak, eguerdian, San Martin plazan egin zuten ekitaldian. ETC-prentsa   Berria, 2011-06-05

Biodibertsitate handiena harkaitz, itsaslabar eta biotopoetan dago eta, hain zuzen ere, haiek dira gutxien babestuak daudenak. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-01-18

Natur parke, biosfera erreserba eta biotopo babestuak: tamaina desberdineko inguruak babesten direnez, bertan dauden landareak babesturik geratzen dira. ETC-prentsa   Argia, 2002-01-06

Herrian bertan, bada gune bat, biotopo bat, erreka eta hondartzaren ingurua babesten dituena. ETC-prentsa   Argia, 2004-03-21

Planeta desorekatu dezaketen hiru biotopoen karrozetan ibiliko dira Erregeak, eta bakoitzak usain jakin bat izango du. ETC-prentsa   Berria, 2012-01-05

Diren eta ez diren biotopoak ditugu Kolonbian, planetan diren ekologi sistema denak, edo gehienak. ETC-prentsa   Argia, 2012-09-23

Proiektuaren aurkako herritarrek herritarren interesak barik udatiarrenak lehenestea eta Gaztelugatxeko biotopoa arriskuan jartzea leporatu zioten orduko alkate Txomin Renteriari. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2012-04-27

Garai batean, biotopotik gurdian joaten ginen zerriei azpiak aldatzeko hondarra hartzera. ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2017-10-13

Biotopora iristeko bestelako moduen aldeko apustua indartu beharraz mintzatu da. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2019-11-22

Gainera, animalia jakin horiek sailkapenaren barruan kokatuko ditugu, eta, era berean, zehaztu beharko genuke zein biotopotan aurki ditzakegun, edo zein jokabide duten. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Iņurritza biotopo babestuaren zati bat Aiako lurretan dago. ETC-entziklopedia   Aia, Wikipedia

Biotopoaren ezaugarriek hautapen natural bat ezarri dute eta mendietan bizitzeko gai diren abereak moldatu dituzte. ETC-entziklopedia   Ainosko zaldi, Wikipedia

Hartzen portaeraren ezaugarriak kontuan hartuta, Amutxateko leize-zuloetako hartzen populazioak islatzen du biotopoaren okupazioaren aldi bat, kobazuloa barne, 10.000 urte baino askoz gehiagoko denbora epe batean. ETC-entziklopedia   Amutxateko leizea, Wikipedia

Toki guztietan bizi dira, edozein biotopo kolonizatu baitute: hasi itsaso sakonetatik eta mendi altuetaraino, eta poloetatik ekuatoreraino. ETC-entziklopedia   Araknido, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus