Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biometria (corpusean ez dago; ETCn 44 agerraldi) iz gertakari biologikoen azterketa estatistikoa; pertsona baten ezaugarri fisikoen azterketa.

1926an, Chetverikov-ek oinarrizko artikulu bat idatzi zuen (1961an argitaratu zen ingelesez), biometria, genetika eta historia naturala esparru darwindarrean txertatu nahian. ETC-literatura, saiakera   Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Fitxatze metodoak etengabe ari dira hobetzen, batik bat biometriari esker. ETC-literatura, saiakera   Heldu den matxinada, Batzorde Ikusezina (Oier Gonzalez / Zigor Garro), Txalaparta, 2011

Dena, guretzat ezezaguna zen biometria horri esker. ETC-literatura, saiakera   Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018

Sintec biometrian espezializatutako enpresa da, eta berak egindu Iruñeko hiru igerileku horietako irakurgailu digitalen instalazioa. ETC-prentsa   Berria, 2004-07-29

Osasun kartaren segurtasuna indartu nahi dute ere, biometriaren bidez, 2006an. ETC-prentsa   Berria, 2005-04-13

Ezer arrarorik ezean, neurririk onena kolesterola ez neurtzea da, bestela medikuen munduan sartzen zara, eta biometriak erabakitzen du zure kolesterola normala den ala ez, eta horrek ez dauka zurekin zerikusirik. ETC-prentsa   Argia, 2013-09-29

Biometriak eta, bereziki, aurpegiak antzemateko teknologiek aurrerapen nabarmena izan dute azken urteotan. ETC-prentsa   Berria, 2016-12-11

Hori guztia biometria eta antropometria da. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-06

Biometria, berriz, beste kontu bat da, benetako zientzia: izaki bizidunen ezaugarri fisikoak neurtzean datza, bizitza deskribatzeko. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-20

Segurtasunaren eta biometriaren munduan garatuko dira teknologia batzuk. ETC-prentsa   Berria, 2019-10-01

Zeure gorputza zeure pasaporte bihurtzen duen guztia da biometriaETC-prentsa   Argia, 2018-09-09

Jaio berri zen genetika klasikoak Ronald Fisherri (1890-1962) esker eboluzioaren sintesi modernoan parte hartu zuen, medikuntza eta antropologiaren biometria eta estatistika uztartuz, eta era berean, gaur egun, populazioen genetika bezalaxe ezagutzen dena sortuz. ETC-entziklopedia   Antropologia fisiko, Wikipedia

Orban hori nabarmena denean identifikatu ahal izaten da "M. blythii", baina gainerakoan biometriak hartzea ezinbestekoa da. ETC-entziklopedia   Arratoi-belarri, Wikipedia

Kopetan orban zuririk ez dutenen kasuan, belarria eta tragoaren biometriak hartzea beharrezkoa da identifikazio zuzena egiteko. ETC-entziklopedia   Arratoi-belarri ertain, Wikipedia

Bioestatistika edo biometria estatistika biologiako hainbat esparrutan aplikatzen duen zientzia da. ETC-entziklopedia   Bioestatistika, Wikipedia

60 urtetik gorako gaixoetan laborategi frogetan "biometria hematiko", "elektrolito", "entzima hepatiko", "kaltzio" eta "tiroidearen funtzioaren" balioak aztertzen dira, adin horrek suposatzen duen urdaileko minbizia pairatzeko arriskua kontuan hartuta. ETC-entziklopedia   Dispepsia, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus