Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nekazaritza biodinamikoko eskola batean egon ziren. ETC-literatura, saiakera Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai , Txalaparta, 2017
Lan egiterako orduan sinpletasuna defendatzen du, mahastian ahalik eta gutxien eragitea, eta baita sulfuroso gutxi erabiltzea ere, baina ez du nahi bere burua biodinamikotzat jotzerik. ETC-prentsa Berria, 2009-03-07
Horrenbestez, toki aproposa da laborantza organiko eta biodinamikoarentzat. ETC-prentsa Berria, 2009-03-28
Zer da mahastizaintza biodinamikoa? Nekazaritza biodinamikoa? 1924an garatutako metodo bat dela esan behar dugu; Rudolf Steinerrek garatutako antroposofian oinarritutako printzipioen aplikazioa litzateke. ETC-prentsa Berria, 2009-04-18
Egutegi biodinamikoaren arabera, apirilaren 25a eguerditik gauera (goiztiarrenentzat) eta maiatzaren 19 eguerditik maiatzaren 22 eguerdira bitartean. ETC-prentsa Berria, 2010-04-17
Nekazaritza ekologikoa, biodinamikoa edota antzinako metodoak erabiltzen dira, eta produktu naturalak baino ez. ETC-prentsa Berria, 2011-01-08
Oro har, gordetzeko diren elikagai freskoak eguzkitik babestutako leku lehor eta aireztatuan jarri behar dira, eta ondo sikuak jaso; egutegi biodinamikoari kasu eginda bada, hobe. ETC-prentsa Berria, 2011-11-12
Harrez gero, biologikoa, ekologikoa, organikoa, biodinamikoa, eta baita ideia hori ulertarazten duten antzeko izenak ere, elikagai ekologikoak identifikatzeko erabil daitezke bakarrik. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-03-07
Antolaketa honek landareen hazkuntzan eta uztetan duen eragina baratzegintza ekologikoaren barruan metodo biodinamikoa lantzen duen eskolak jorratu du, batez ere. ETC-prentsa Argia, 2005-04-10
Bere ahaide den nekazaritza biodinamikoa, aldiz, errentagarri da hemen, eta Espainian egiten den asko Alemaniara saltzen da, "han heziketa handiagoa dagoelako janaria zaintzeko". ETC-prentsa Argia, 2006-11-19
Deabruaren arbola dela ere badiote, nekazaritza biodinamikoaren bueltan dabiltzanek ez dute ikusi ere egin nahi. ETC-prentsa Argia, 2010-07-25
Teosofian oinarritzen ziren, gero nahi baduzu ikusiko dugu nola haren eszisio batetik sortu zuen Antroposofia Rudolf Steinerrek, nekazaritza biodinamikoaren aitak. ETC-prentsa Argia, 2010-12-26
Eta, horrela, inguru hartako mahastirik onenen bila hasi ziren, betiere mahastizaintza biodinamikoa buruan zutela. ETC-prentsa Berria, 2012-01-28
Emmanuel Giboulot mahastizain eta ardogile biologiko-biodinamikoak eztabaida piztu du Frantzian. ETC-prentsa Berria, 2014-03-01
Terapia alternatibo, nekazaritza biodinamiko, kreazionismo edo tenporak bezalako kontuetan interesatuta daudenek badituzte euren foroak, eta zientziaz aritzen garenok gure foroetan ez ditugu zertan barne hartu zientifikoki kontrastatu gabeak diren praktikak. ETC-prentsa Berria, 2015-11-17
Matxinsaltoari aurre egitea erabaki zuen nekazaritza biodinamikoaren arma naturalez. ETC-prentsa Argia, 2014-03-23
Modu honetan, nekazaritza ekologikoa eta nekazaritza biodinamikoa jaio ziren, lurraren emankortasuna zaharberritzeko asmoz. ETC-prentsa Goienkaria, 2013-10-31
Eraikuntzaren Biologiaren eskola berri hori Europako pentsamendu-korronte batzuen esentziatik elikatzen da, besteak beste, Goetheren naturarenganako pertzepzio humanistatik, antroposofi aren eta nekazaritza biodinamikoaren aita den Rudolf Steinerrek hedatutako osasunaren ikuspegi integraletik; gainera, mugimendu ekologistaren ingurumenarekiko begirune-printzipioei lotuta. ETC-zientzia, zuzenbidea Eraikuntzaren biologia, Garbiñe Pedroso / Inhar Agirrezabal, UEU, 2014
Nekazaritza biodinamikoa nekazaritza lurra eta bertako izaki bizidun guztiak batasun moduan hartzen dituen nekazaritza metodo bat da, Rudolf Steinerek 1924 urtean garatu eta antroposofiako printzipioetan oinarritutakoa. ETC-entziklopedia Nekazaritza biodinamiko, Wikipedia
Nekazaritza ekologikoaren barruan nekazaritza mota asko kokatu daiteke: nekazaritza biodinamikoa, nekazaritza biologikoa, permakultura, familia-nekazaritza, herri-indigenen nekazaritza... ETC-entziklopedia Nekazaritza ekologiko, Wikipedia