Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Barre egin nion isilean amaren arrazoiari: bizitegi-gune periferiko batean teniseko emazte batekin eta batezbesteko 2,4 haurrekin amaitzea, hori zen nire bizitzarekin egingo ez nuen gauza bakarra, nire seme-alabek beren bikotekideak klubean aurkitzen zituztela ikusteko eta abar, lerro-lerro jarritako ispiluen errepikapen batean, binorriz eta ereinotzez betetako etorkizun batean. ETC-literatura, saiakera Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018
[...] ezki ilauntsua edo zilarkara (Tilia tomentosa), asta arrosa edo luisalea edo saparlarra edo arkakaratsa (Rosa sempervirens), arbustu arrunta edo beltxalea edo binorria edo zuhain madarikatua (Ligustrum vulgare), zumar berantiarrak (Ulmussp.), erramu portugaldarra (Prunus lusitanica) [...] ETC-prentsa Argia, 2014-05-25
Beltxale distiratsu edo binorri distiratsu du izen arrunta "Ligustrum lucidum" zuhaitzak. ETC-entziklopedia Beltxale distiratsu, Wikipedia
Beltxale distiratsua edo binorri distiratsua jatorriz, Txinako Herri Errepublika Txinako hegoalde-erdialdekoa, Korea eta Japoniakoa jatorriz. ETC-entziklopedia Ligustrum, Wikipedia