Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adibidez, adin txikikoekin lortu da sentsibilitate bat, baina batzuetan galdera ere bada ez ote diren bide oso arautu eta binomialak, hau da, trantsizioak oso modu hertsian planteatuz, A edo B, edo Atik Bra. ETC-literatura, saiakera Moio, Kattalin Miner, Elkar, 2019
Hizkuntzalaritza konparatzailerako, XVIII. mendean eredu liluragarri bat zegoen, Linné naturalista suediarrarena botanikan, sistema binomial guztiz bakun batekin hamar mila espezie baino gehiago klasifikatzea lortu baitzuen txukun-txukun. ETC-literatura, saiakera Volksgeist - Herri gogoa. Ilustraziotik nazismora, Joxe Azurmendi, Elkar, 2007
Nomenklatura-sistema binomiala izaki bizidun guztietan erabiltzen da mundu osoan, eta, hark behartuta, organismo sexualen nahiz asexualen "espezieak" deskribatu behar izaten dituzte sistematistek. ETC-literatura, saiakera Genetika eta espezieen jatorria, Theodosius Dobzhansky (Aiora Odriozola), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008
Hasieran, Linnaeusek genero-izen bat eta zenbaki bat soilik eman nahi zizkien landareei (Convolvulus 1, Convolvulus 2 eta abar), baina berehala konturatu zen hori ez zela gogobetegarria, eta gaur egun erabiltzen dugun bi hitzeko antolaketa (izendapen binomiala) asmatu zuen. ETC-literatura, saiakera Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson (Ixiar Iza), Elhuyar, 2009
EzWatson bat notazio binomial ondo bereizia da, hots, gaitasun normaleko espeziekidea, zeinari, bere garuneko 1010 konexio elektrokimikoen artean, ez baitzaio askotariko birkonexiorik gertatu, ez eta eredugintza guztiz berriko jauzi kuantikorik ere. ETC-literatura, saiakera Helize bikoitza, James D. Watson (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009
Hauteskunde sistema binomiala deitutakoak barrutiko bi parlamentario aukeratzeko aukera ematen du, proportzionaltasunik gabe. ETC-prentsa Berria, 2005-07-15
Berez, izendapen-sistema binomiala ez zuen Linnaeusek asmatu, aurretik ere erabiltzen zen; baina, binomiala izanagatik, ez zen bi hitzekoa. ETC-prentsa Berria, 2007-05-23
Eskema binomial horrek -jada XVIII. mendetik mota guztietako argudioz kritikatua izan dena- nagusia izaten jarraitzen du gure artean. ETC-prentsa Argia, 2011-10-02
Ceratonia siliquabat eta Cercis siliquastrum bestea; zientzia-izen binomialak ederki jaso zuen: siliquastrum izenak siliqua-ren antzekoa adierazten du. ETC-prentsa Argia, 2014-01-19
Linnék espezie guztiak (bizi direnak bezala, galdutakoak) izendatzeko izen zientifikoa edo bi hitzeko nomenklatura binomiala sortu zuen. ETC-prentsa Argia, 2019-02-10
Mundu heteropatriarkal bat, non maskulinitate eta feminitate eredu zurrunek urkatzen gaituzten pixkanaka-pixkanaka: errealitate binomial bat, non genero rolek hezurmamitzen dituzten giza-harremanak. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2014-05-16
Batezbesteko bat estimatu ordez, proportzio bat estimatu nahi dugunean, erlazio hau mantentzen da; izan ere, proportzio baten banaketa normala izan beharrean binomiala bada ere, lagin handiekin berau banaketa normalera hurbiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerketa-proiektuak lantzeko teknikak, Mikel Mesonero, UEU, 2005
Egoera horren aurrean, Carolus Linnaeus-ek (1707-1778) sistema binomial bat proposatu zuen izenak esleitzeko, eta bai, horrez gainera, sailkapenerako metodo hierarkikoa ere ezaugarri morfologikoetan oinarritua. ETC-zientzia, zuzenbidea Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005
Biderketa-printzipioarekin eta koefiziente konbinatorioekin lotura estua duen garrantzi handiko baliabide bat probabilitateen banaketa binomiala da. ETC-zientzia, zuzenbidea Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006
Lineo-k hasieran landareak eta animaliak izendatzeko asmatu zuen nomenklatura-sistema binomial bera erabiltzen dute mikrobiologoek ere. ETC-zientzia, zuzenbidea Mikroorganismoen biologia , Askoren artean, EHU, 2007
Subjektuak ezin du bere burua izaera binomialen pean definitu eta esan daiteke, Baumanen (2007) metafora erabiliz, errealitate likidoa bizi dugula, etengabeko aldaketez osatua. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 87 zbk., , UEU, 2013 - urria-abendua
Probabilitate-banaketa binomiala eta normala. ETC-zientzia, zuzenbidea Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015
Behin antena egiturak definitzean, lehen kalkulatutako potentzia haien artean banatu egin da distribuzio uniformea, binomiala eta triangularra erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Ingeniaritza eta Arkitektura, Askoren artean, UEU, 2017
Probabilitate teorian, banaketa binomiala "bai" edo "ez" motako emaitzak ("arrakasta" edo "porrota" ere esaten da) izan ditzakeen segida batean, Bernoulli prozesu batean hain zuzen, suertatzen diren baiezko edo arrakastazko emaitzen kopuruaren probabilitate banaketa da. ETC-entziklopedia Banaketa binomial, Wikipedia
Aplikazioei dagokienean, prozesu binomial baterako erabileraz gainera, banaketa geometrikoa maiz erabiltzen da maiztasun ziurgabeak modelizatzeko, hala nola testu batean hitz jakin baten maiztasunei nahiz urte batean zehar toki batean izadako ekaitz kopuruari buruzko probabilitateak aztertzeko. ETC-entziklopedia Banaketa geometriko, Wikipedia
Banakuntza hipergeometrikoaren probabilitate-funtzio probabilitate funtzioa hau da, koefiziente binomialak erabiliz eta Probabilitatearen interpretazio klasiko Laplaceren erregelan oinarrituz: ETC-entziklopedia Banaketa hipergeometriko, Wikipedia