Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilurtu (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi) du ad bilurrez lotu.

Orduan konpainiaren buruak tropa lerrokatuaren aurrean eraman zuen bilurturik eta buruzagiak berak exekutatu zuen metrailadorez. ETC-literatura, saiakera   Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaran, Elkar, 2010

Kexuka hasi aurretik bilurtu zuten, salataria nor izan zitekeen pentsatzeko astirik gabe. ETC-literatura, saiakera   Hodeien adorea, Yoseba Peña, Susa, 2012

Burumakur egin zuen bidaia Ertzaintzaren furgoian, bilurtuta, polizia biren artean, aurrean berdin zihoan beste preso bat zeukala. ETC-literatura, saiakera   Bioklik, Asel Luzarraga, Elkar, 2018

Besteak beste, agintariei eskatu diete epai jardunbideen aurreko osasun behaketa bizkortzeko, atxilotuak ospitaleko ohera ez bilurtzeko eta atxilotze geletako jende kopurua murrizteko. ETC-prentsa   Berria, 2012-11-15

Mikel Zabalzak bere zaintzaileengandik ihes egitea lortu zuen, eskuak bilurturik ihes egin ere, eta Endarlatsako tuneleko hutsarte batera jauzi egin zuen, eta ibaira erori zen, eta itota hil, ez baitzekien igerian...". ETC-prentsa   Berria, 2016-08-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus