Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

biltegiratze (corpusean ez dago; ETCn 1.229 agerraldi) iz biltegira eramatea, biltegian batzea.

Horregatik, bereizketa garrantzitsu bat egiten da errepresentazioen eta prozesuen artean, prozesagailu zentralaren eta aipaturiko informazioaren biltegiratze-sistemen, hau da, memoriaren artean. ETC-literatura, saiakera   Gogoaren elkartea, Marvin Minsky (Itziar Laka), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Hau bereziki garrantzizkoa zen, are, erabakigarria, merkantzien garraioak eta biltegiratzeak dakartzaten behar guztiak konpontzeko orduan; honi gehituz gero Ursuak harreman oso baliagarriak zeuzkala Atlantikoaren bi aldeetan -berdin banku bat bilatzeko, kanpo harremanetako ministerioetako funtzionario batekin harremanetan jartzeko...-. ETC-literatura, saiakera   Zintzoen saldoan, Jon Alonso, Txalaparta, 2012

DDT-biltegiratze hori hartutako kantitate txikienarekin hasten da (elikagai gehienetan hondar moduan agertzen baita), eta maila nahiko altuetara iritsi arte jarraitzen du. ETC-literatura, saiakera   Udaberri Isila, Rachel Carson (Lurdes Rada), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Era eta tamaina askotarikoak daude, baina ezaugarri garrantzitsuena, kasik, beren biltegiratze ahalmena da. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 206 zbk., , 2015 - urtarrila_ otsaila

Zituen baliabideekin, zer eta biltegiratze-instalazio batean dagoen kapsula batean ale izoztu bat izatea aukeratu zuen, zegokiona baino hogei urte lehenago. ETC-literatura, saiakera   Zero K, Don DeLillo (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2016

Arma nuklearrak erantzukizunez biltegiratzeak ez du esan nahi liburuak publikoari irekitzeko eta misilak lapurtu eta jaurtiko balituzte guztiz gardenak izateko prest egongo ginatekeenik. ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 177/178 zbk., , 2010 - martxoa-ekaina

-Museoko biltegiratze gunera bazoaz, eta eskaileren beheko aldean zure eskuinera begiratzen baduzu, hiru artxibategi gris ikusiko dituzu hormaren aurka. ETC-literatura, saiakera   Jesusen eskola-egunak, John Maxwell Coetzee (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2017

Zonalde honek aeronautika eta logistika, biltegiratzea, eta karga produkzioa izango ditu jardunbide nagusi. ETC-prentsa   Berria, 2005-01-20

Hots, Ordunteko urtegiak duen biltegiratze gaitasuna 22 hektometrokoa da, eta bat gehiago nahi diote gehitu, horrela, ur gehiago biltegiratu ahal izateko. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-21

." Euskadi eta bere inguruko erkidegoetako petrolio gaien biltegiratzea eta banaketa hobetuko du", konpainia horretako Jose Luis Lopez Silanesen hitzetan. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-23

." Ez da onargarria greba hasi eta 48 ordura Bridgestonek biltegiratze arrazoiak erabili eta langileak langabeziara bidaltzea". ETC-prentsa   Berria, 2008-06-13

Sintrabi patronalaren arabera, grebak utziko du eraginik luzera jotzen badu; esate baterako, merkantzien biltegiratzeanETC-prentsa   Berria, 2008-06-10

Lupu bonbak erabiltzea, ekoiztea eta biltegiratzea debekatuko du horrek. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-03

Izenek dioten bezala, biltegiratze eta konputazio zerbitzuak eskainiko dituzte. ETC-prentsa   Berria, 2009-04-08

Ehun herrialde baino gehiagok luku bonben ekoizpena, biltegiratzea eta erabilera debekatzea hitzeman dute Oslon . ETC-prentsa   Berria, 2008-12-04

Zerbitzu horren bitartez, Ubuntuk edozein erabiltzaileri 2GBeko biltegiratze lekua eskaintzen dio, hodeiaren aldeko apustua indartuz. ETC-prentsa   Berria, 2009-11-04

Beraz, beharrezkotzat jotzen du biltegiratzea arautuko duen legea indarrean jartzea, errudunak ez direnak kaltetuak suerta ez daitezen. ETC-prentsa   Berria, 2008-12-05

Biltegiratze unitate fisiko baten banaketak dira partizioak. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-30

Ez dago hondakin horiek desegiteko modurik, eta biltegiratzea da aukera bakarra. ETC-prentsa   Berria, 2009-09-01

Diru hori patataren laborantza, biltegiratzea eta merkaturatze prozesuak bultzatzeko izango da, baita egungo ekoizpena handitzeko ere. ETC-prentsa   Berria, 2011-08-10

Ingelesezko Network Attached Storage siglek konputagailu sarearen bitartez zerbitzari baten biltegiratze ahalmena konpartitzen duen teknologiari dagozkio, bai PCekin baita beste zerbitzariekin ere. ETC-prentsa   Berria, 2009-12-30

Jardunaldi hauetan, ariko gara uraren kontsumoaz, hondakinen kudeaketaz, horniketen erosketak, biltegiratzeaz, e.a. ETC-prentsa   Goienkaria, 2009-09-11

Erregai-pila horiek etxebizitzak dauden barruti berean egongo dira, banaketa eta biltegiratzea eraginkorragoa izan dadin. ETC-prentsa   Goienkaria, 2011-02-04

Horrez gain, gurinaren biltegiratze pribatua sustatzea litekeena dela gaineratu du. ETC-prentsa   Berria, 2009-05-26

Ikuspuntu horren arabera, elebidunen bi hizkuntzei dagozkien unitate lexikoak biltegiratze-sistema komun batean antolaturik daude. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 35 zbk., , UEU, 2000 - urria-abendua

Alderdi exekutatua gordailuzain izendatuko da, ondasun enbargatuak erabiltzen baditu ekoizpen-jarduera batean, edo ondasunok garraiatzea nahiz biltegiratzea zaila edo garestia bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Alderdi exekutatua gordailuzain izendatuko da, ondasun enbargatuak erabiltzen baditu ekoizpen-jarduera batean, edo ondasunok garraiatzea nahiz biltegiratzea zaila edo garestia bada. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legea, (Aiora Aristondo, Alberto Atxabal, Ana Otadui, Arantza Libano, Anjel Lobera, Andres Urrutia, Esther Urrutia, Javier Arrieta), Deustuko Unibertsitatea, 2004

Goiko ganberan dagoen ura bitartekoan zehar jariatzen da eta beheko biltegiratze-ganberan jasotzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 38 zbk., , UEU, 2001 - uztaila-iraila

Gonadak urte-sasoien arabera alda daitezke tamainaz, eta horrela gametoen biltegiratzea gerta daiteke baldintza faboragarrienetan, ugalketaarrakasta emendatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Audio-magnetoskopioak baziren, eta, teknikariak konbentziturik zeuden irudien biltegiratze elektronikoa magnetismoaren bitartez etorriko zela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko informazioaren teknologia, Iñaki Zabaleta, UEU, 2002

Alde batetik, erabat ezinbestekoa da sendagai guztiak ontzietan etortzea, eta horiei esker sendagaia identifikatzea, manipulatzea, garraiatzea, banatzea, biltegiratzea, saltzea eta erabiltzea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Forma farmazeutikoak, Askoren artean, EHU, 2007

Programatzaileak, aldi berean, kontrolatuta eduki nahi ditu informazioaren biltegiratze-prozesua eta aplikazioaren egikaritze-prozesua, eta jakin nahi du baita ere, noiz egikaritzen diren metodo horiek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Softwarearen ingeniaritza: I. atala. Softwarearen garapenaren zenbait arlo, Jose Ramon Zubizarreta, UEU, 2006

Instalazioan material kimiko arriskutsuak biltegiratzeak, dirudienez legez kanpo, eragin zuen leherketa. ETC-entziklopedia   2015eko Tianjingo eztandak, Wikipedia

Prozedura honetan programak zatitzen dira eta memoria nagusia behar denerako biltegiratze lagungarria erabiltzen da, disko gogorra gehien bat, merkea, edukiera ahalmen handia eta memoria lagungarrietan arinena baita. ETC-entziklopedia   Alegiazko memoria, Wikipedia

Tolestearen alternatiba bezala, modelo batzuek emaitza berdinak lortzen dituzte zati bitan edo gehiagotan bananduz, honela, euren garraioa eta biltegiratzea erraztuz. ETC-entziklopedia   Bizikleta tolesgarri, Wikipedia

Fruituak oso iragankorrak direnez, haien zukua erauzi eta biltegiratzeak balio erantsia izan du historian zehar. ETC-entziklopedia   Edari, Wikipedia

Moselako portutik gertu, biltegiratze bikoitzeko instalazio handi bat eraiki zen ("horrea", gutxi gorabehera. 70 m × 20 m), 300 urtearen inguruan, hiria eta gorte inperiala hornitzeko balio izan zuena. ETC-entziklopedia   Augusta Treverorum, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus