Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bilkuraldi (corpusean ez dago; ETCn 17 agerraldi) iz biltzar legegile batek urteko bilkura arruntak egin ditzakeen aldietako bakoitza, legez ezarria dena.

Asmoa ez baldin bada mozioa onets dezaten lortzea, baizik ustelkeria salatzea eta jendearen arreta piztea, beharrezkoa da hori aurrez argi esatea eta ondo pentsatzea, ezingo baita halako prozesurik berriz egin bilkuraldi berean. ETC-prentsa   Berria, 2017-05-18

Nafarroako Foru Komunitateko arartekoak urtero emanen dio egindako kudeaketei buruzko txostena Nafarroako Parlamentuari; ohiko bilkuraldian aurkeztu beharko dio txosten hori. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Komunitateko arartekoari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2000

Nafarroako Gobernuak, bilkuraldi honetan, Nafarroako Parlamentuan aurkeztuko du Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea aldatzeko Foru Lege proiektu bat [...] ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroan etxebizitza izateko eskubideari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2008

Parlamentuak, bilkura arruntak egiteko, urtean bi bilkuraldi izanen ditu; horiek Erregelamenduan ezarriko dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako Foru Eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Foru Legea, , Nafarroako Parlamentua, 2011

Diputazio Iraunkorrean Legebiltzarra ohizko bilkuraldietatik (irailetik abendura eta otsailetik ekainera) kanpo aurkitzen eta presazko gaiei heldu behar zaienean aritzen da, Legebiltzarraren jarraitasuna honela segurtatuz. ETC-entziklopedia   Eusko Legebiltzarra, Wikipedia

Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerraren atarirako, Pennsylvania gune nagusia zen ekonomian, politikan eta arlo militarrean, eta han egin ziren Kontinenteko Biltzarraren lehenengo eta bigarren bilkuraldiak (1774 eta 1775-1776). ETC-entziklopedia   Pennsylvania, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus