Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bildumatze (corpusean ez dago; ETCn 25 agerraldi) iz mota jakin bateko gauzak biltzea.

Pasea da Bourgeten heroien garaia, emakumeak eta gorbatak bildumatzea beste lanik egiten ez zuten haiena! ETC-literatura, saiakera   Gaizki ulertua, Irene Nemirovski (Jose Antonio Sarasola), Alberdania, 2017

Hotsak bildumatzeagatik hasi zen Pharos mendira joaten: musikaz enpo eta hiriko bizitzaz ase, saturazio puntu batera heldu zen une jakin batean. ETC-literatura, saiakera   Fakirraren ahotsa, Harkaitz Cano, Susa, 2018

Ordurako, Elik berak artea bildumatzeari gustua hartua zion. ETC-prentsa   Egunkaria, 2003-02-15

Bildumatze mota hori zergak arintzeko asmoari lotuago zegoen. ETC-prentsa   Berria, 2012-04-12

Bisita interesgarria oso, guztion ondare diren artelanez gozatu eta bildumatzearen gainean hausnartzeko. ETC-prentsa   Berria, 2012-12-29

Esate baterako, uste dut MP3ak obsesiboki bildumatzea jarduera interesgarria izan daitekeela. ETC-prentsa   Berria, 2013-05-17

Baina oro har Europan ikuspegi hori ez da onartzen, eta akulturazioaren ordez transkulturazioa defenditzen da, identitateen bildumatzeaETC-prentsa   Berria, 2015-05-24

Therese Riviere etnografo frantziarrak Aljerian burutu zuen haurren jostailuen bildumatze eta azterketa lana izan zen horietako bat. ETC-prentsa   Berria, 2016-09-27

Bestalde, eta Gaztelako Koroak sortutako Erret Zuzenbidearen neurrigabeko hazkundearen aurrean, XV. eta XVIII. mendeen bitartean lege eta arau guztiak bildumatzeari ekin zitzaion, haien interpretazio eta aplikapena erraztearren, alegia. ETC-zientzia, zuzenbidea   Oinordetza itunak Gipuzkoako Foru Zibilean (3/1999 Legea, azaroaren 26koa), L. Imaz, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Horregatik merezi du hura hautestea eta hartaz hausnartzea, hura bildumatzeaETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Aitak hiru seme-alaba zituen lehenagoko ezkontza batetik, eta gustuko zuen objektu arraroak eta musika instrumentuak bildumatzeaETC-entziklopedia   Agnes Obel, Wikipedia

AEB, John Pressman (Michael Lerner) lanbidez oftalmologoa da eta zaletasun bitxi bat du: begiak bildumatzeaETC-entziklopedia   Angustia (filma) , Wikipedia

Zientzian bi arlo daude, fisika eta seilu bildumatzeaETC-entziklopedia   Ernest Rutherford, Wikipedia

Antzinako gauzak eta japoniar artea bildumatzeari eman zion. ETC-entziklopedia   Freddie Mercury, Wikipedia

Freddie (Terence Stamp) mutil gazte lotsati, barnerakoi eta bakartia da, bere zaletasun bakarra tximeletak ehizatu eta bildumatzea da, gainera banketxe batean lanean zegoela loteriako saria irabazi eta dirutza baten jabe egin da. ETC-entziklopedia   The Collector (1965eko filma) , Wikipedia

Aspalditik zigiluak bildumatzea bai heldu eta baita haurren ere denborapasa izan da. ETC-entziklopedia   Zigilu, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus