Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
bikaintze iz bikain edo bikainago bihurtzea.
Osatzea da betetzea, biltzea, biribiltzea, egitea, eratzea, ontzea, ordaintzea (eta bihurtzea, kitatzea...), bukatzea, burutzea, bikaintzea, konpontzea, sendatzea (gaixoa sendatzea, Bizkaian batik bat) eta abar, eta abar horien artean bada bat bihurri xamarra, hitzari ekialdera jaiotzen zaiona, eta hura da osatzeari irentzea eta zikiratzea esanarazten diona. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.