Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bihurkor (corpusean ez dago; ETCn 60 agerraldi) izond malgua.

Animalia horrek azeriarena lirudikeena omen du burua, baina gorputza luzea eta bihurkorra, uretako suge handi baten gisakoa. ETC-literatura, saiakera   Piztiarioak, J.M. Olaizola "Txiliku", Elkar, 2012

Ez zuela egundo ikusi, esaten zuen, ni baino pertsona zurrunagorik, bera bere mami eta guzti orobat baitzen malgua, ia-ia ornogabea, erabat bihurkorra nolanahi ere, ekaitzak zumitza bezala mugitzen baitzuen musikak, zumitzaren adibideak irudi okerra eman badezake ere. ETC-literatura, saiakera   Goldsmithen ikaslea, Joxean Agirre, Elkar, 2017

Atmosferako gaineko zolapean eta sabai zabal bat izan balitz bezala, izpiritu guziak ginauden, arima guztiak elkarrekin, hiltzerakoan giza gorputzetatik ihes egin zuten pentsamuin arinak, airez hantuak, bihurkorrak, giza zelulen formakoak, mugikorrak bezain aldakorrak. ETC-literatura, saiakera   Izotzetik izanera, Xabier Soubelet, Maiatz, 2008

Jakina, bihurkorra (nire burua ikusi) izen orde euskorrarentzat (ni neu moduan) ematen ditu, bere buru gisakoak. ETC-literatura, saiakera   Biziaren hiztegiaz, Txomin Peillen, Euskaltzaindia, 2008

Beren abiadura zaletasuna asetzeko obra paregabea da Ravelena, Katia eroago eta Marielle bihurkorrago bat nabarmenduz. ETC-prentsa   Berria, 2009-08-09

Poltsikoko telefonoak kargatzeko erabiliko dira; plastikozkoak izango direnez, malguak eta bihurkorrak, tolestatu eta poltsan sartzeko moduko plakak izango dira. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-09-21

Sasi aihena jotzean, sasiz berro zoazenean eta sasi-sastraka salto eginda igarotzeko, inori bizkarra berotzeko edo bide-zidorrean behera makilak heldu behar zaituenean, hori behar da, egur malgua, bihurkorra eta era berean zimela. ETC-prentsa   Argia, 2019-02-17

Horren ordez, kalkulua eta teknika agertu zaizkigu, eta pentsamendu bihurkorra izan beharrean, arau metodologiko zurrunak nagusitu dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sexologiaren irudi erotikoa hezkuntza-zientzietan, Inaki Karrera, UEU, 2003

87 Halako krisialdietan elementu errepikakor edo bihurkorrak badiren arren, gaur egun garbi dago beti izaten direla tartean zenbait elementu, berez fantastiko edo ametsezkoak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Antropologo bat Marten, Oliver Sacks (Xabier Olarra), EHU, 2003

Lotura errekurtsiboei (ikus 3.4.2 atala) asoziazio bihurkor deitzen zaie UMLn, eta rol-izenak asoziazio baten bi muturretan kokatzen dira 3.15 irudiko rol-izenen kokapenarekin konparatuz, anizkoiztasunak bezala. ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Zumitza bezain bihurkorra behar du izan jaso tzailearen gerriak harri arinak bizkor jasotzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Harri-jasotze hiztegia, Askoren artean, EHU, 2014

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus