Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fedezko eta bihotzezko ongi etorri bat egin dezaiogun oraindanik Baionako artzainari. Herria 2004-12-02
Elkarretaratze isila eta bihotzezkoa izan zen atzokoa, Mercedesen eta indarkeria jasaten duten emakume guztien alde. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Gero, hemen, apezen artean ginen, harremanak bihotzezkoak eta anaikorrak ziren. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.
Gutun amultsuak, bihotzezkoak egiten dizkio. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 125. orr.
Frantzian zuen etxea, ez harrizkoa, bihotzezkoa baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 237. orr.
-A, orduan, bihotzezko triunfoa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 53. orr.
Etxepe honek aipatu dama on horiek babesten ditueneino -eta bihotz-bihotzez espero dut halaxe izango dela urte askoan-, irlandar adeitasun gizabidetsu, bihotzezko eta benetakoa, gure aurrekoengandik jasoa eta guk gure ondorengoei utzi behar dieguna, bizirik egongo dela gure artean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.
-Estimatzekoa da zure jarrera, baina mundu material honetan, zoritxarrez, bihotzezko eskerrak ez dira nahikoak bizitzeko -ordainketarena gogorarazi zion diplomaziaz. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 53. orr.
Bihotzezko gonbit bat baino gehiago, izan zitekeen formula hutsa, denok erabili ohi dugun "badakizu non duzun zure etxea". Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.