Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bigira (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi) iz hitz egiteko bilera; atseden unea.

Hurrengo eguna astelehena zen, vorontsovenean ohiko bigira-eguna. ETC-literatura, saiakera   Hadji-Murat, Lev Tolstoi (Josu Zabaleta), Meettok, 2017

Zain duen aurpegi batenganantz doa: bere emaztearen aurpegia, lehenengo aldiz topo egin zuteneko bera, Lantzarien bigira-gau batean, aurpegi txiki eta distiratsua haizemailearen bi inarrosaldiren artean. ETC-literatura, saiakera   Gaueko gezurrak, Gesualdo Bufalino (Josu Zabaleta), Elkar/Alberdania, 2007

Sophie agertu zen gero, bi soldaduren artean; berdin izan zitezkeen gaueko bigira-ospakizun batean haren iritsiera aldarrikatzeko ardura zuten zerbitzariak. ETC-literatura, saiakera   Erremateko tiroa, Marguerite Yourcenar (Josu Zabaleta), Alberdania, 2007

Familiarekin edo adiskideekin ez geundenean, edo ikuskari edo bigira partikularren batera ez gindoazenean (eta bakanak ziren horrelakoak), Gloriako gure leihoan igarotzen genituen gauak, itsasora eta zerura, mendien eta itsasontzien itzalari eta hondartzan igarotzen zen jendeari begira. ETC-literatura, saiakera   On Casmurro, Machado de Assis (Josu Zabaleta), Alberdania-Elkar, 2009

Ilunpeko zomorroen antzera, argiaz eta zarataz beste askatasun guztiak: zigarrotxo debekatuak dutxetan, laguntxoekin bigira goizaldetarrak zoko-geletan, komunean egonaldi abusiboak... ETC-literatura, saiakera   4x4 operazioa, Xabier Amuriza, Lanku, 2013

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus