Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarrenean, bi taldeen arteko aldea ez zen hainbestekoa izan, baina Realak txikitu egin zuen Malaga. Berria - Kirola 2004-12-24
Lehenean aurki ditaizke Erronkari bailarako argazki zaharrak, bigarrenean aldiz Zaraitzu aldekoak. Herria 2003-05-22
Lehenengo kasuan, judizioari analitikoa deitzen diot, bigarrenean, sintetikoa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.
Lehendabizikoan, gudaroste bat gudu batera doa mendi mortu batetik; harrien eta itzalaren izuak jota, ez du gehiago bizitza galtzeko axolarik, eta erraz lortzen du garaipena; bigarrenean, berriz, festa bat ospatzen ari den jauregi batetik iragaten da gudaroste bera; gudu distiratsua festaren jarraipena iruditzen zaie eta garaipena lortzen dute. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 80. orr.
-Ba, joaten ginen... batean... lehenbiziko urtean lau hilabete t'erdi, uste dut, pasa genituen; bigarrenean, bost eta hirugarrenean abantxu zazpi hilabete etxetik kanpo, Dakarren... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 182. orr.
Gogojardunak lehen astean hartzen dituenari on zaio bigarrenean zer egingo duen ez jakitea; areago, nahi duena aurkitzeko, on zaio lehenean lan egitea bigarrenean ezer onik aurkitzeko esperantzarik ez balu bezala. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.
Lehen kasuan, haizea oztoporik gabe igarotzen da, eta aho sokak ez dira dardaratzen; bigarrenean, haizea igarotzeak hots dardarak eragiten ditu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 70. orr.
Bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa; Elizen arteko biblia Ir 28,18
Lehen orduan korear hizkuntza eman dugu, bigarrenean natur zientziak, eta hirugarrenean aritmetikako kontrola izan dugu, eta, bost erantzun gaizki ipini ditudanez, eskuetan kolpeak jaso ditut. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.
Irratia eta telebista sartzen dira lehen multzoan, eta aldizkariak, bigarrenean. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.
Lehenengo hartan soldadu guran eta bigarrenean, berriz, idazle bilakatu nahirik, Ernest Hemingway eta haren lehenengo emaztea Frantziako Havre portuan lehorreratu ziren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 27. orr.