Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Baretuko ahal da haize alu hau! -esan zuen Samuelek ia beretzat. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.
Bota nazazue uretara, eta baretuko da itsasoa. - 0. orr.
Zakurrari borroka-grina baretzen zaionean, aurkaria hilik edo zauriturik, burua makurtzen du. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.
Orduan baretu zen Jaunaren haserrea. Elizen arteko biblia Jos 7,26
Otsailaren lehen egunetarako, pixka bat baretzen hasi zitzaion aztoramena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.
Baretu zen apur bat aitaren sumina. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.
Tristurak, baretu denean ere, lorratz sakon bat uzten du zure baitan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.
Beldurra baretzen denean, berriz, kulpa sortzen da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.
Arrebaren izena esan orduko, baretzen hasi zitzaion arnasa. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.
Arnasaren estua baretzearekin Mentxuren atorraren besoari oratu zion. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.
Negar-zotinak apur bat baretu zirenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.
Kalera begiratu zuen, bere emozioa pixka bat bare zedin. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.
-Ez didazu erantzun -baretu zen neskatxa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.
Nire kontra Jaunak bultzatzen bazaitu, opari bat eskainiko diot bare dadin. Elizen arteko biblia 1 Sm 26,19
Egun batzuk eritegian egin zituen, burua galduta, harik eta morfinaren eraginez baretu eta pixkanaka bere onera etorri zen arte. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.
Taberna zertxobait baretua dago. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.
Jesusek ekaitza baretu. - 0. orr.
Zaparradak haizea baretua zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.
Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut. Elizen arteko biblia Za 10,11
Ondo sentitzen naiz hemen, ikuskizun honek baretu egiten du nire ezinegona, nire artegatasuna, etxetik hona lagundu didan sentipen ezkorra. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.
Iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea. Elizen arteko biblia Za 6,8
Aurkituko zuen haragikeriazko grinak baretzeko modua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.
Bat-bateko jolasak lehengo tentsioak baretu dituela ematen du. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
Estututa zeuzkan kezka hori baretzeko. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.
Irudi horren sakontasunak baretzen ditu gaurko zoritxarraren ispiluan ikusitako larritasunak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.
Izua baretu ezinik, hizketan jardun dugu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.
Whisky-kopa jaso, eta sesioa baretu nahi izan zuen, aski diagu!, aski diagu!, espantuzko keinuak eginez eta ingurukoei listua taigabe jaurtiz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.
Aita santuak eztabaida baretu zuen, esanez: [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1140. orr.
Bere ahotsak bazuen musika epel bitxi bat, guztiz baretzen ninduena. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.
Zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.
Dutxa hotzez baretu gintuzten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.
Josu Jon Imazek ohi duen hizkera baretua alde batera utzi zuen atzo, eta kritika zorrotza egin zien PPri, PSOEri eta Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari Jimenez de Pargari. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Honelako ariman, arima baretuan, Jainkoak esaten du bere Hitza. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.
Geldirik dago dena, eta, horren ostean, are izugarriago eta mortuago bilakatzen da elementu axolagabearen gainalde baretua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.
amorrua baretu (4); apur bat baretu (10); arnasa baretu (5); asko baretu (5); asko baretu da (3)
baretu ahal (3); baretu arte (20); baretu behar (3); baretu da (11); baretu dira (7); baretu du (3); baretu dute (3); baretu egin (52); baretu nahi (10); baretu nahi izan (8); baretu nahian (13); baretu nahirik (3); baretu zen (36); baretu ziren (6); baretu zituen (4); baretu zuen (15)
berehala baretu (5); doi bat baretu (3); egoera baretu (9); ekaitza baretu (9); erabat baretu (4); ez da baretu (10); ez dira baretu (3); gauzak baretu (5); giroa baretu (15); haizea baretu (5); haserrea baretu (11); itsasoa baretu (8); jesusek ekaitza baretu (3); orduan baretu zen (4); pixka bat baretu (3); sumina baretu (3); zen baretu (3); zertxobait baretu (4)
baretua zegoen (4)
ez da baretuko (4)
baretuz joan (9)
baretze aldera (9)
baretzea lortu (4); baretzea lortzen (3); haserrea baretzea (3)
baretzeko asmoz (10); baretzeko astia (5); egoera baretzeko (9); giroa baretzeko (8); giroa baretzeko asmoz (5); haserrea baretzeko (3); haserreari baretzeko astia (3); mina baretzeko (6); nerbioak baretzeko (3); tentsioak baretzeko (3)
baretzen ahalegindu (3); baretzen ari (6); baretzen denean (6); baretzen hasi (5); baretzen hasi zitzaion (3); baretzen joan (4); baretzen saiatu (9); baretzen saiatu zen (5); baretzen ziren (3); ez zen baretzen (4); gauzak baretzen (3); haserrea baretzen (10); mina baretzen (3); zuk baretzen (3)