Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lagunekin kalean bietara egiten dugu, euskaraz zein gaztelaniaz. Berria - Harian 2006-03-21
Nola itzuli bat-batean, ahoz edo idatziz? Bietara aritu izan da Xabi Paia, entzun ahala testua bera itzultzen, edo ordenagailu batean idatzi, eta idatzitako hura pantailaratzen. Berria - Kultura 2006-01-07
Bietara uler eta itzul daiteke; testuan bigarren aukera hobetsi da, arrazoi literarioa medio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.
Tapiz lodi batez zolaturiko korridorearen alde bietara zabaltzen ziren gelak. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 160. orr.
Eta kontzientzia hitza bietara hartu behar da hor: oharmena, batetik, eta zentzu morala, bestetik. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 11. orr.
Euskaraz, hemen ari garen konturako, bietara eman liteke lelo hori. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 120. orr.
-Noiz arte ibili behar duzue herrenka, bietara makurtuz? Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 75. orr.
Gizon gisa eta zaldi gisa; bietara. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.
Baina lot gakizkion izen zaharrari, eta galdegin dezagun: "zer da Jainkoa?" edo "nor da Jainkoa?", bietara galdegiten baitzen teologo zaharrek beren herriarentzat asmatutako dotrinetan, irudi bailuke ez zekitela beraiek ere nor-gauza bat zen edo zer-gauza bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.
Tomi, zeharka, zelan jaitsi ziren galdegin nion eta Rakel Rubenekin jaitsi zela jakin ahal izan nuen, eta biak bietara ibili zirela. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 225. orr.
Hemen bigarren ezustekoa: "arrazaren arim" edo "arima etnikoa", Ortega-k bietara esaten du ("karaktere etnikoa" ere). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.
-Baina orain irrika sortu zait, hemen sartu eta Duesoz oroitu naiz, edo Duesoz atzendu ezin naizelako etorri naiz hona, bietara har liteke. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.
Gergori eta Gregorio, bietara erabili izan da euskaraz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.