Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biera iz garagardoa.
Arnoa eta biera zerbitzatzea haizu da, legez, 16 urtetan Austrian, Beljikan, Frantzian, Alemanian, Italian, Luxenburgon, Maltan, Holandan, Portugalen eta Suisan. Herria 2005-12-01
Lainoan barrena, berriz, mahai batzuk ikusten ahal nituen, eta mahaien inguruan marinelak, guztiak lurrezko pitxer tipi batzuetarik biera edaten -edo garagarnoa deitu beharko ote genioke, jaun André, zeren garagarraren arnoa den?-, eta guztiak ere eskua dantzan, batzuk pipa erretzen ari zirelako, eta bertzeak emaztekien popako zein brankako altxor ezkutuen xerka zebiltzalako, zeren munduan ez baitago marinelik bere bizitzan altxorren [...] Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.