Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bielorrusiera (corpusean ez dago; ETCn 76 agerraldi) iz Bielorrusian mintzatzen den hizkuntza.

Katalanak Katalunian nahiko egoera ona du konparatzen badugu, ez bretoi edo frisierarekin, baizik eta galego edo euskararekin, baina baita estatu hizkuntza diren beste batzuekin ere: bielorrusiera, irlandera, letoniera, mazedoniera edo ukrainerarekin. ETC-prentsa   Argia, 2010-05-30

.? Bielorrusiera, errusiera eta serbiera dira nire taldeko hizkuntza nagusiak. ETC-prentsa   Berria, 2013-12-26

"Bielorrusiera hizkuntza rurala eta heldugabea da literaturarako", bota zuen. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-09

Esplikatuko ez dutena da Dukerri hori eslaviarra zela: hizkuntza ofiziala errutera zen (teorien arabera bielorrusieraren, ukraineraren, errusieraren edo denen aitzindaria) eta hainbeste gorazarre egiten dioten Vytautas Handiak ez zekien lituanieraz. ETC-prentsa   Argia, 2014-11-09

3 baino ez ditu biltzen multzo horretan: bielorrusiera, katalana eta tatarera. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza gutxituen erronkak, Ibon Manterola, Naiara Berasategi, UEU, 2011

Hauek dira nagusiak: eslaviarrak -errusiera, ukrainera, bielorrusiera, poloniera, bulgariera, txekiera, serbokroaziera-, germanikoak -alemana, ingelesa, nederlandera, suediera eta norvegiera- eta latindarrak -frantsesa, italiera, gaztelania, portugesa, katalana eta errumaniera-. ETC-zientzia, zuzenbidea   Munduaren eskualde geografia, Askoren artean, EHU/UPV, 2017

Alfabeto zirilikoa (edo "azbuka", haren lehen letren antzinako izenengatik) sei eslaviar hizkuntzak eslaviar hizkuntzatan (bielorrusiera, bulgariera, mazedoniera, errusiera, serbiera eta ukrainera) eta Sobiet Batasuneko Asiako eta Sortaldeko Europako beste hizkuntza askotan erabilitako alfabetoa da. ETC-entziklopedia   Alfabeto, Wikipedia

Alfabeto hori erabiltzen duten hizkuntza batzuk hauek dira: abkhaziera, bielorrusiera, bulgariera, errusiera, jakutera, kazakhera, komiera, mazedoniera, moldaviera, mongoliera, serbiera, tatarera, tajikera, turkmenera, ukrainera, uzbekera eta beste batzuk. ETC-entziklopedia   Alfabeto ziriliko, Wikipedia

1569an, Francysk Skaryna humanistak bielorrusierazko lehenbiziko biblia argitaratu zuen. ETC-entziklopedia   Bielorrusia, Wikipedia

Bielorrusiako herritarrek bielorrusieraz egiten dute eta kristau ortodoxoak dira. ETC-entziklopedia   Bielorrusiar, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus