Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bieira (corpusean ez dago; ETCn 46 agerraldi) iz itsas moluskua, alde batetik zapala eta bestetik sakona, Donejakue bideko erromesen ezaugarri dena (Pectinacea ord.).

Gu denok eseri bezain pronto, aita bieirez beteriko azpil batekin etorri zen. ETC-literatura, saiakera   Bihotz handiegia, Eider Rodriguez, Susa, 2017

Bieira bat muntako gauza zaie. ETC-literatura, saiakera   Hobe kontatzen ez badidazu, Askoren artean (Gerardo Markuleta), Pasazaite, 2014

C: Bieira erregosia, tipulin eta tomate konpota ezkaira, eta bere koralaren karameloa. ETC-literatura, saiakera   Alsina, Xabier Mendiguren, Elkar, 2016

Ostrak, txirlak, lanpernak, otarrainak, txangurruak, nekorak, zigalak edo bieirak gustura hartuko ditu gure ahoak. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-11

Hona menua: bieira; patata errosetak labean, foie grasarekin eta izozkiarekin; ahate bularkia oporto erara; barazkiz betetako legatza; turroi krema eta amonaren flana. ETC-prentsa   Berria, 2011-12-08

Korroa, pasilloa, palmak eta halako jolas tradizionalak, batetik, eta Anis botila, zartagin, koilara eta bieira bat, bestetik, heldu askoren haurtzaroaren soinu banda berregingo dute. ETC-prentsa   Goienkaria, 2014-03-21

Sena ibaiaren bokalean bieirak arrantzatzeko nork zeukan eskumena, horra iskanbilaren arrazoia. ETC-prentsa   Berria, 2018-11-15

Sugarrek zaporea indartua dioten bieiran eta hori laguntzen duen tenpuran bildutako ahuakatean: sutan erretako legatzaren zein azpizunaren lagungarrietan: eta baita baserriko arrautza, gari gisatua eta txingarretan egindako piperren zukua zein arto ogia osagai dituen plater berrituan ere. ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2017-06-23

Robert izeneko lantegia eta Brasseur bieira lantegiak geldiarazi eta arpilatu zituzten, ondoren makineria suntsitu zuten parte hartu zuten langabetuek. ETC-entziklopedia   1886ko Belgikako greba, Wikipedia

Arraba arrainen edo bestelako animalia batzuen arrautzak dira, batez ere itsas triku, izkira ganba eta bieirarenakETC-entziklopedia   Arraba, Wikipedia

Bieira edo erromes-maskorra ("Pecten") molusku kuskubikoen generoa da. ETC-entziklopedia   Bieira, Wikipedia

Bieira handia edo erromes-maskor handia, sarri erromes-maskorra soilik, ("Pecten maximus") molusku kuskubikoa da, Done Jakue bidearen ikur nagusia delako ezaguna. ETC-entziklopedia   Bieira handi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus