Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bidezkotu (corpusean ez dago; ETCn 177 agerraldi) du ad zerbait bidezko bihurtu, legitimatu.

Gainera, arte ikuskera horrekin bat, goiko mailakoen artean ulermen hura bidezkotzen zuen teoria estetiko bat eratu zen. ETC-literatura, saiakera   Zer da artea, Lev Tolstoi (Aritz Gorrotxategi), Meettok, 2013

Baina -eta hauxe da aspaldi galdutako nire beste ohar baten oinarria- alkoholikoek, nire esperientziaren arabera, zirikatu egin nahi dute, laguntzari uko egin, beren isolamendu propioa bidezkotuETC-literatura, saiakera   Istorio bakarra, Julian Barnes (Aritz Gorrotxategi), Meetok, 2018

Erabateko mehatxu baten susmoa izateak bidezkotu egin zuen legez kanpoko botere osoa erabiltzea herrialde barruan zein atzerrian. ETC-literatura, saiakera   Izuaren osteko gogoeta, Susan Buck-Morss (Pello Agirre Sarasola), Katakrak, 2019

Ta, bestetik, erderaz aritzea errezago, bestetik erderaren bidez geren buruok ederrago erakusten aal, milla akiakula sumatzen ditugu egitezko erdeltzaletasun ori bidezkotzekoETC-literatura, saiakera   Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea, Pako Sudupe, Elkar, 2018

Marxen ustez, abertzaletasuna garapen sozialarekin desagertu egingo omen zen; berorren ustez, abertzaletasuna klase menperatzaileek bere estatusa bidezkotzeko (legitimatzeko) tresna besterik ez omen zen. ETC-prentsa   Berria, 2004-05-29

Bereziki testuinguru horretan bidezkotzen da politika aktibo horien prestaketaren derrigortasuna. ETC-prentsa   Berria, 2005-09-25

Zutik Euskal Herriaren erreflexio estrategikoaren ingurumarian emandako aldaketak, hausturak eta errefuxapenak Ezker Abertzaleak hauteskunde nahiz instituzioetan egoteko behar eta nahia bidezkotu zituzten. ETC-prentsa   Argia, 2011-02-27

Kapitalismoak hobekuntzen ildotik bidezkotzen du nekazaritzaren industria. ETC-prentsa   Berria, 2007-03-09

Eta hau esan dut egin dugun salaketa hau astakeria horren sustatzaileen zenbakiekin bidezkotzen delako, eta ez Udal Gobernuak eta bere ingurukoek hain ondo hedarazten duten kearekin. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-04-05

Hainbat sektore industrialetan naturaren txikizioa bidezkotu da irabazi ekonomikoen izenean. ETC-prentsa   Argia, 2014-01-19

Haren hitzaldian, SPD baino handiagoak diren hainbat entitate eta ideal izan zituen beste behin ahotan, egin beharreko sakrifizioa bidezkotzeko: "Emmanuel Macronen deia jaso nuen atzo. ETC-prentsa   Berria, 2018-01-23

Ezaguna denez, Aristoteles-ek esklabutza eta konkista bidezkotu (legitimatu) zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Txillardegi lagun-giroan, Gotzon Aurrekoetxea, Jose Luis Ormaetxea, Patxi Salaberri, Pilartxo Etxeberria (arg.), UEU, 2000

Hau erabateko egia bezala erabili izan da mendeetan epaitegien aurrean eraman izan den prozedura bidezkotzekoETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibil berriaren 1/2000 Legea, S. Goņi, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2000

"Presazko edo premiazko arrazoiak" dira, beraz, instrumentalitate ezaugarriaren urratze partzial hau bidezkotzen duten zioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iņaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Beraz, bazuen halako kutsu subjektiboa, delitugilearen asmo gaiztoan zigorraren larritasuna bidezkotu nahi zelarik. ETC-zientzia, zuzenbidea   Unibertsitatearen zeregina legegintza euskaldunean: zuzenbide penaletik egindako hausnarketa, J. M. Landa, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Baina, jada esan bezala, legeak aintzat hartu du alderdien arteko gatazkaren agerpen logiko eta bidezkotu gisa uler daitekeena, bai eta epaia emateko prozesuuneak behar den moduko prestakuntza izatea ere. ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibilaren Legearen zuzenketa, , IVAP/IZO, 2001

Edozein adierazpide edo hedabide publikoren bitartez goretsi edo bidezkotzen badira kode honen ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodeari buruzko Lege Organikoa, , IVAP/IZO, 2004

Epaiak bidezkotu beharrak ondorio garrantzitsuak dakartza: ETC-zientzia, zuzenbidea   Neil MacCormick-en Okerrik egin al dezakete epaileek?, J.R. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2003

Doktrina baino garrantzitsuagoa da, beraz, doktrinagileen azterketa; epaileek egiten dutena garrantzitsuagoa da egiten duten hura bidezkotzearren erabiliko dituzten arrazonamendu juridikoak baino. ETC-zientzia, zuzenbidea   Karl L. Llewellyn eta Errealismo juridiko amerikarra, J.R. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007

Delegatzailearen eta eskuordetzadunaren artean, estaldurazko erlazioa dago; eskuordetzadunak jarduera zergatik burutzen duen juridikoki erlazio horrek bidezkotzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, UPV/EHU, 2011

Pertsona horren aurkako bortxa edo indar horren erabilera bidezkotua izanen da soil-soilik eragotzi nahi zaion ekintza horrek beste pertsona bati kalteren bat ekar diezaiokeenean. ETC-zientzia, zuzenbidea   H.L.A. Hart, J.R. Bengoetxea, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2007

"Maitasunak guztiarekin ahal duela" uste izatea dakar, eta benetako maitasuna nahikoa dela arazo oro gainditzeko zein jarrera oro bidezkotzekoETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 98 zbk., , UEU, 2016 - uztaila-iraila

Inbasioa bidezkotzeko, Luis XIV.ak Elisabet Orleansgo dukesa bere ezkonarrebaren aldeko eskubideak aldarrikatu zituen. ETC-entziklopedia   Bederatzi Urteko Gerra, Wikipedia

1834ko apirilaren 28an Zumalakarregik bere errepresaliak bidezkotzen zituen manifestua argitaratu zuen, eta hor honela azaltzen du Deredian gertatutakoa. ETC-entziklopedia   Derediako fusilamenduak, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus