Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
biderkakizun (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi) iz biderketan, beste batez (biderkatzaileaz) biderkatu behar den atala edo zenbakia.
Biderketa bitar bat egiteko, biderkatzailearen bit bakoitzak biderkakizuna biderkatzen du behin-behineko biderkadura bat lortzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010
Haatik, neurri-isomorfismoari buruzko problemetako biderketan parte hartzen duten bi zenbakiei emandako funtzioen eraginez (biderkakizuna eta biderkatzailea), nekez hartzen dira kontuan propietate trukakorra eta banakorra. ETC-zientzia, zuzenbidea Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010
"Biderkakizuna"; biderkatzailea zenbat aldiz (bider) batu behar den adierazten duen zenbakia da. ETC-entziklopedia Txikipedia: Biderketa, Wikipedia