Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Badirudi aurrerantzean hiru norabidetan garatuko direla pantailak: komunikazioari loturiko pantailak (telefonoak), erabilera profesionalari lotuak (ultraeramangarriak) eta aisia zein kulturakoak (iPhone, iPod, bideokontsolak). ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 173 zbk., , 2009 - uztaila-abuztua
Diotenez, sentimentalki garrantzizkoak diren objektuak ezik -eraztun eta lepokoak, erraterako-, mugako funtzionarioek sakelako telefonoak, erlojuak edota bideokontsolak bereganatzeko baimen legala izanen dute, errefuxiatuak hartzearen ondorioz herriek dituzten gastuen finantziazioari aurre egiteko. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 212 zbk., , 2016 - urtarrila_ otsaila
Japonian ere Nintendoren harribitxi berria emaitza hobeak lortzen ari da Sonyren bideokontsola baino. ETC-prentsa Berria, 2007-03-21
Azokara sartzea doakoa da, eta, ahal dela, lagun taldearekin batera joatea komeni da; izan ere, sarean konektatuta dauden bideokontsolarekin eta ordenagailuekin jolasteko aukera dago. ETC-prentsa Berria, 2007-12-27
Expoconsumo askotariko produktuen berri izateko erakuslehio erraldoia da, altzariak, bizikleta elektrikoak, bideokontsolak eta bestelakoak. ETC-prentsa Berria, 2008-05-15
Egia esan, bideokontsola eramangarri bat baino, Tamagotxi handi bat ematen du. ETC-prentsa Berria, 2008-12-03
Telebista etxeko pantailan ikusten dugun bezala, bideo joko sistema komertziala sortu nahi zuen eta hala asmatu zituen bideokontsolak. ETC-prentsa Berria, 2008-12-06
Oso ondo aprobetxatzen ditu bideokontsola berrien potentzia grafikoa, irudi eta efektu berezi ederrak eskeiniz. ETC-prentsa Berria, 2008-12-17
Era berean, ez diogu ordenagailuarekin edo bideokontsolarekin zerikusirik ez duten jarduerak egiteari utzi behar. ETC-prentsa Berria, 2008-12-23
Ez da hain ezaguna, aldiz, koltan odoltsua: mineral bitxi bat, ezinbestekoa dena sakelakoak, ordenagailu eramangarriak eta bideokontsolak egiteko. ETC-prentsa Berria, 2009-01-21
Xbox 360 bideokontsolarako apustu berria azaroan merkaturatuko du Microsoftek. ETC-prentsa Berria, 2010-01-13
Gaur egun, argazkigintzan ez ezik, sakelako telefonoetan, bideokameretan, bideokontsoletan eta beste hainbat tramankulutan erabil daitezke mota horretako txartelak. ETC-prentsa Berria, 2010-02-24
Hamazazpi txoko horiek batuta bost futbol zelairen lekua hatzen dute, eta eskaintza zabala dute: taula jolasak, Euskal Herriko betiko jokoak, bideokontsola berrienak, gizakiaren neurriko mahai futbola... ETC-prentsa Berria, 2011-06-18
PlayStation 3 bideokontsolaren bidez Internet bidez lotutako jokalari askok elkarrekin jokatzeko aukera ematen duen plataforma da PSN, eta 70 milioi lagunek baino gehiagok erabiltzen dute. ETC-prentsa Berria, 2011-04-28
Bertan azaltzen dira Europako hainbat musikari, tramankuluak birziklatuz instrumentuak eraiki eta garai bateko bideokontsolen tankerako chiptunes-ak sortzen dituztenak. ETC-prentsa Argia, 2017-10-22
Ekonomikoki garatuenen dauden herrialdeetako herritarrek eskura duten astialdiaren zati handiena telebista ikusten, irratia entzuten, egunkariak irakurtzen, interneten nabigatzen eta bideokontsolan jokatzen ematen dute. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Bideokontsola edo bideo-jokoen kontsola, entrenenitzeko erabiltzen dugun sistema elektroniko bat da. Bideokontsola, bideo-jokoak, disko optikoak, disko magnetikoak, oroimeneko txartelak edo biltegi dispositiboak exekutatzen ditu. ETC-entziklopedia Bideokontsola, Wikipedia
1968an telebistan oinarrituriko lehenengo bideokontsolaren prototipo erabilgarria eraiki zen: Odyssey izenekoa. ETC-entziklopedia Bideo-joko, Wikipedia