Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bideokasete (corpusean ez dago; ETCn 45 agerraldi) iz irudiak grabatzen dituen zinta magnetikoa.

Eta Kaufhof jartzen zuen poltsa bat ere bete nuen, bideoaren ondoan edozein modutan botata zeuden bideokasete pornoekin (garbi frogatzen zuen horrek Kak ez zuela gonbidaturik hartzen etxean). ETC-literatura, saiakera   Elurra, Orhan Pamuk (Monika Etxebarria / Fernando Rey), Elkar, 2007

Luria neuropsikologo bikainarekin posta bidezko harremana izateko pribilegioa izan nuen, eta, askotan, Tourette-ren sindromeari buruzko oharrak eta bideokaseteak bidaltzen nizkion. ETC-literatura, saiakera   Emaztea kapelarekin nahasi zuen gizona, Oliver Sacks (Amaia Astobiza), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Palillo abokatuak bideokasete bat erakusten ahal zuen, grabatua baitzeukan saioa. ETC-literatura, saiakera   Hilabete bat Montalbanorekin, Andrea Camilleri (Fernando Rey), Igela, 2011

Neskatilak irribarre-bilduma batez bizi zuen guztia, hogeita hiru bideokasete eta hamazazpi argazki-albumetan betikoturiko irribarreak. ETC-literatura, saiakera   Limoi bat imintziorik egin gabe jaten baduzu, Sergi Pamies (Gerardo Markuleta), Txalaparta, 2011

Bideokaseteak alokatzeko denda bat zuten gurasoek, batik bat komedia amerikarrak eta amodiozko Àlm indiarrak errentan ematekoa. ETC-literatura, saiakera   Ene herri txikia, Gaël Faye (Irati Bereau), Igela, 2019

Aurkitutako gauzez gain, udaltzainek atzemandakoak ere jasotzen ditu Garellanoko biltegiak: legez kanpo kopiatutako CD edo bideokaseteak, Aste Nagusiko zapiak, jantziak... ETC-prentsa   Berria, 2003-09-05

Barruan, bideokaseteak eta kamera bitxi bat. ETC-prentsa   Berria, 2015-10-27

Duela urte gutxi, itzultzaileak gidoiaren papereko kopia bat -eta bideokasete bat- jasotzen zuen lanerako. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikus-entzunezko itzulpena, Josu Barambones, Beatriz Zabalondo, UEU, 2006

Bideokasetetan (VCR) jasotzen dira NTSC kamera estandarrekin jasotako bideo-irudiak, VHS edo BETA formatuetan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007

Saio bakoitzean, eztabaidagai izango duten gaia kokatzeko bideokasete bat ikusi dute; ondoren, partaide bakoitzari jokatu behar duen rolaren nondik norakoa idatziz eman eta ahoz azaldu dio ikertzaileak. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 64 zbk., , UEU, 2008 - urtarrila-martxoa

Unibertsitate horretan egindako esperimentuetan ikasleek jendea aharrausika zebilen bideokaseteak ikusi behar zituzten. ETC-entziklopedia   Aharrausi, Wikipedia

Raidue kateak grabatu eta telebistatik emandako ikuskizunarekin Rizzoli argitaletxeak bi bideokasete kaleratu zituen, eta Fandango argitaletxeak liburu bat. ETC-entziklopedia   Alessandro Baricco, Wikipedia

Apollo 11ren 2009ko 40. urteurrena baino lehenago, NASA Ilargi-paseoaren zuzeneko emankizunaren bideokasete originalak bilatzen saiatu zen. ETC-entziklopedia   Apollo programa, Wikipedia

Hala nola, bideo zintak edo memoria txartelak eraman ahal dituena, eta bideo kameren eta bideokaseten ezaugarriak bateratzen dituena. ETC-entziklopedia   Eskuko bideokamera, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus