Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain, ordea, badirudi bidebanatze eta bidegurutze asko dauzkala; hemengo opari eta errituak seinaletzat hartuz ondorioztatzen dut. ETC-literatura, saiakera Fedon, Menon, Kratilo eta Fedro, Platon (Jesus Maria Arrojeria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Mariaren birjintasunaz barre egiten zuen mairu baten ondoan, azpeitiarrak brida utzi eta erabakitzen duenean hurrengo bidebanatzean bere zamariak mairuaren zaldiaren aldetik hartzen badu hil egingo duela, eta bestera hartzen badu bizirik utziko duela. ETC-literatura, saiakera Martutene, Ramon Saizarbitoria , Erein, 2012
Bidearen arrasto gorria (bestelako bide eta bidebanatzeekin erkatuta, zain odoltsu baten parekoa) taupadaka sentitu zuen ermamian, bazirudien erliebeak berak gidatzen zuela, gainontzeko adarkadurak, ordea, ia-ia multzo antzemanezin bilakatu eta gero eta aienatzenago zirela ohartu zen. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Hor, ordea, bidebanatze bat ikusi behar da: izan ere, tradizio batek herri xehearen kultura berez balioesten duen bitartean, besteak nazio-estatuak hautatutako nazioaren kulturari aitortuko dio garrantzia. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 219 zbk., , 2017 - martxoa_ apirila
Erraz da despitatzea inguru horretan, batez ere bidebanatzeetan; adi ibili, beraz, eta erreferentziak hartu. ETC-prentsa Berria, 2006-07-18
Hara heldu baino lehenagoko bidebanatzean, ezkerrera egingo dugu. ETC-prentsa Berria, 2006-07-19
Bidebanatze batera helduko gara berehalakoan; halaxe adieraziko digu-eta bide ertzeko mugarri txiki batek. ETC-prentsa Berria, 2006-07-20
Bidebanatze horretan eskuinera egingo dugu, eta, Holtzarteko zintzurrari jarraituz, zehar-zehar jarraituko dugu hegoalderantz. ETC-prentsa Berria, 2006-07-21
San Martin elizara heldu baino lehenagoko bidebanatzean, ezkerrera egin eta, pista asfaltatu bati jarraituz, goratasuna hartzen hasiko gara. ETC-prentsa Berria, 2006-07-23
Hor asfaltoa utzi eta mendiez haraindi dagoen Zia herrirako bide zaharrari eutsi, eta berehala topatuko duzuen bidebanatzean, eskuinekotik jo. ETC-prentsa Berria, 2007-04-20
Basabide batetik segituko dugu ondoren eta, bidebanatze batean, eskuinetik doana alde batera utzita, zuzen joko dugu harik eta bidezidor batekin elkartu arte. ETC-prentsa Berria, 2008-07-22
Bidebanatzean ezkerrera egin ondoren, muinoetara hurbildu eta lehen mendi lepoa igotzeari ekingo dio bide zaharrak. ETC-prentsa Berria, 2010-03-19
Bidebanatze horretan, haitz puska interesgarri bat ikusteko aukera izango dugu: haitzulo artifiziala da, eta hilobi batzuek eta beste haitzulo apalagoek osatzen duten Erdi Aroko monasterio bateko elementu multzoari dagokio. ETC-prentsa Berria, 2010-12-10
Etxola baten ondoko bidebanatzean ezkerrera egingo dugu, goratasuna hartzeari eusteko. ETC-prentsa Berria, 2011-10-28
Aurreragoko bidebanatzean, eskuineko bide harritsua hartu eta Atxabal eta San Leon tontorretara begira jarriko gara. ETC-prentsa Berria, 2012-05-25
Eta, aurrerago, malda samurtzean, bidebanatze bat. ETC-prentsa Berria, 2013-03-08
Xenden bidebanatzean, ganaduak irekitako xendari jarraitu eta Bortukariak mendizale elkartearen Pistapeko aterpetxera helduko gara. ETC-prentsa Berria, 2013-10-11
Aldats gora hasi eta berehala, bidebanatze bat ikusiko dugu. ETC-prentsa Berria, 2015-02-10
Hurrengo bidebanatzean, ezkerreko bidea alde batera laga, eta zuzen egingo dugu, noranzkoa aldatu gabe. ETC-prentsa Berria, 2016-11-01
Basabidea uzteko unea iritsi zaigu -pago lehor bat dago bidebanatzean-. ETC-prentsa Berria, 2017-09-26
Bidebanatzean, eskuinera jo, eta errepide nagusitik igotzen den tokian, ezkerrera hartzen da iparraldera begira jartzeko asmoz. ETC-prentsa Berria, 2018-07-17
Horiek horrela, astigarrak, lizarrak eta platanoak bidaide, bidebanatze batera helduko da laster. ETC-prentsa Berria, 2019-07-19
Izkinetatik, bidegurutzeetatik eta bidebanatzeetatik gertu ez dute geldialdirik egingo: ezta gainontzeko ibilgailuei pasabidea oztopatzen dieten lekuetan ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2018-07-27
Poesiaren izateak osagarritasun edo bidebanatzerik ezeztatzen ez du, ezta errotik lotutako gogoeta egin eta azaltzeko era bi, baina errealitatea agertzen den heinean izendatzeko gaitasuna gailentzen du. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2019. Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2019