Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bibalbio (corpusean ez dago; ETCn 136 agerraldi) izond/iz moluskuez mintzatuz, gorputza alboetatik zapaldua eta bi kuskuko maskor batez babestua duena.

Sexu txikitxoa, almendra apenas ebakia, bibalbioa, zehatz itxia, ezpainez ezpain. ETC-literatura, saiakera   Bigarren sexua, Simone de Beauvoir (Irene Arrarats Lizeaga), Jakin / Elkar, 2019

Bibalbio errudistak eta koralak, besteak beste, usu ugaldu ziren bertan egungo mendi askoren kareharriei bidea emanez. ETC-prentsa   Berria, 2009-06-11

Margaritifera auricularia bibalbioa izan daiteke horren adibiderik garbiena. ETC-prentsa   Berria, 2011-09-13

Bibalbioen ikerketan adituak, Juan Ignacio Perez Iglesias fisiologiako katedradunak (Salamanca, Espainia, 1960), mantal zuria utzi, eta kudeaketaren arlora bideratu zuen bere ibilbidea. ETC-prentsa   Berria, 2017-10-01

Inoiz, larba gorde denean, ibaien korronteei aurka egiteko mekanismoak garatu dira: bibalbioen glokidio larbak, esate baterako, foretiko egin dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zoologia orokorra, Ana I. Puente, Kepa Altonaga, UEU, 2005

Belakiak, bibalbioak, krustazeoak eta beste talde batzuetako espezie asko elikatzen dira horrela. ETC-zientzia, zuzenbidea   Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia, EHU, 2011

Hondo akuatikoetan bizi diren organismoen habitataren eraldaketa (izkirak, itsasoko eta ibaietako karramarroak, txirlak eta bibalbioak, har mota handia, intsektuak...). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingurugiroa: prozesuak eta kimika fisikoa, Juan E. Figueruelo / Martín Marino (Jacinto Iturbe), UEU, 2013

Bibalbioen kasuan ez bezala, Littorina littorea-ren liseri-tubuluek antzeko morfologia dute liseriketa prozesuan zehar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Zefalopodoak, krustazeoak, bibalbioak eta gastropodoak harrapatzen edo hazten dira ere elikagai gisa. ETC-entziklopedia   Animalia, Wikipedia

Garai honetako itsas ornogabe arruntenak bibalbioak, gastropodoak, ammonitesak, ekinoideoak eta brakiopodo gutxi batzuk izan ziren. ETC-entziklopedia   Behe Triasiko, Wikipedia

Zefalopodoen artean, olagarroak eta txibiak ere bentonikoak dira, eta bibalbioen klasea ere bai. ETC-entziklopedia   Bentos, Wikipedia

Berberetxo ("Cardiidae") bibalbioen familia bat da. ETC-entziklopedia   Berberetxo, Wikipedia

Bivalvia (euskaraz Bibalbio edo Kuskubiko) moluskuen filumeko klase garrantzitsu bat dira. ETC-entziklopedia   Bivalvia, Wikipedia

Muino batean, desagertutako ugaztun erraldoien fosilak aurkitu zituen, geroago iraungitako bibalbioen aztarna modernoekin batera. ETC-entziklopedia   Charles Darwin, Wikipedia

Izaki batzuk dituzten zati gogorrak alde bigunak baino errazago fosilduko dira, adibidez, bibalbioen maskorrak, krustazeoen oskolak, ornodunen hezurrak, etab. ETC-entziklopedia   Fosil, Wikipedia

Haginak dituzten baleak arrainez eta zefalopodoz, gehienbat, eta krustazeoz eta bibalbioz elikatzen dira. ETC-entziklopedia   Itsas ugaztun, Wikipedia

Doktorego-tesian molusku bibalbioak aztertu zituen, ea zelan erabiltzen duten energia, hazteko edota ugaltzeko. ETC-entziklopedia   Juan Ignacio Pérez Iglesias, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus