Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bibak (corpusean ez dago; ETCn 71 agerraldi) iz aire zabalean eginiko kanpamentua; aire zabalean lo egitea.

Muturreko alturan eta izarpean egin zuen bibak batean, aparizioak gertatu zitzaizkiola dio. ETC-literatura, saiakera   Espedizioa: mendi ororen pisua, Juanra Madariaga, Txalaparta, 2015

Kilometro asko egiten zuten, eta bibak-dendetan edo behar izanez gero zuhaitzen azpian lo egiteko gai ziren, parkeko lurrak lapurrengandik libratzeko eginahal nekaezinetan. ETC-literatura, saiakera   Gorilak, Dian Fossey (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Etsaiaren bibakeko suak imajinatu zituen, iparraldeko ordekaren erdian, Gotorlekuko gau-argiak, haizetan balantzaka, gudu aurreko lo gabeko gau zoragarria. ETC-literatura, saiakera   Tartarriarren basamortua, Dino Buzzati (Josu Zabaleta), Alberdania-Elkar, 2010

Gaur ere ezagut litezke, zeren eta keak lagatako kanpamentu edo bibak kirats harekin batera josi baitzen historia ikaragarria. ETC-literatura, saiakera   Odola oroi, Pablo Antoñana (Luis María Larrañaga), Pamiela, 2018

Jaitsiera ere ez zen erraza izan, eta bibaka muturreko baldintzetan egin behar izan zuten. ETC-prentsa   Berria, 2005-07-31

Hantxe jarri genuen bigarren bibakaETC-prentsa   Berria, 2006-10-20

Bibaka egiteko lo zakua, aste osorako janaria eta arropa, sukalde txikia... eta, noski, motxila handia bizkarrean. ETC-prentsa   Berria, 2006-12-15

Askotan leizean bertan egiten dugu lo, bibakean, hamalau ordutik gora nekea eta tentsioa pilatzen direlako. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-15

Ordukoak abentura kutsua zuen: arroka azpian lo egitea, bibak haiek... ETC-prentsa   Berria, 2007-02-16

Donostiatik Chamonix aldera urriaren 12an, ostirala, abiatu ziren, eta larunbat arratsalderako La Fourcheko bibakean zeuden. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-26

Zeropetik tenperatura, bibakak horman, elurra, seguruak oso urrun, erorikoak ere bai tartean. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-01

Oraingoan bibakak gustatu zaizkit; Cerro Torren, paisaia zoragarri horren erdian, lo egitea oso sentsazio izugarria da. ETC-prentsa   Berria, 2008-02-22

Ezinezkoa izango genuen jaitsieran bibaka prestatu. ETC-prentsa   Berria, 2008-03-14

Azkenerako bost egun eta lau bibak tontorrera iristeko. ETC-prentsa   Berria, 2009-01-23

Bibak gogorra izan zen. ETC-prentsa   Berria, 2010-05-14

Igotzen doazen heinean, bibaka egingo dute, hormatik zintzilik. ETC-prentsa   Berria, 2013-06-07

Haizeak gogor jotzen zuela eta babesa hartu beharrean zirela esan zuten, bibak eginez, alegia. ETC-prentsa   Berria, 2013-07-25

1.800 bat metroko desnibela duten hormak igo beharko dituzte, eta bi edo hiru bibak ere egin beharko dituzte horman. ETC-prentsa   Berria, 2014-05-02

Pirinioetan, adibidez, nork egiten du bibak gaur egun? ETC-prentsa   Berria, 2017-10-24

Txartel batean jasotako notak -esate baterako, bibak batean idatziak- garatu egiten zituen eta lagun minentzat edo, gehienez ere, mendizale talde mugatu batentzat idazten zuen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Mendi literatura, Haritz Monreal Zarraonandia, EHU/UPV, 2017

Hiru bibak egin zituen, mendian galduta zegoela, 7.800 metro altueran laugarren kanpamentura heldu aurretik. ETC-entziklopedia   Atxo Apellaniz, Wikipedia

Bibaka aire zabalean egindako gau baterako kanpamentua, normalean aterperik gabe eta bat-batean egindakoa. ETC-entziklopedia   Bibak, Wikipedia

Ibilbide oso luzeak egun eta etapa ezberdinetan banatu daitezke, lasterkariak bibakak egin ditzazkete. ETC-entziklopedia   Ultra-trail, Wikipedia

Non lo egin: aterpez aterpe egin daiteke ibilaldia edo bibaka egin mendian. ETC-entziklopedia   Zeharkaldi, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus