Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naturaren barnean murgildua nintzela, emazte bat, beltzez bezti, zare bat besagainetik dilindan, eta beharbada Beloradora erosketak egitera zoala, kurutzatu dut. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.
Salbaia heiek bezala bezti, beti ointutsik, ardura urean eta lohian lur hutsa etzangiatzat, zeru zabala aterbe, arbola ostoak estalgi. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 208. orr.
Pobreki bezti eta biziki trixte ziren hiru gaztetxo ikusi nituen, hara eta hona zebiltzala, norbait bilatzen balute bezala. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Edozein armadetan bezala, salda mehe eta lursagar gurintsuz bazkaltzen ziren, arratsaldeetan militarrez bezti, formazio teorikoa irentsi aurretik. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 17. orr.
Bet betan apezen erdian huna gizon bat, xuriz bezti, apezak bezala, bainan estola trebeska. Herria 2005-09-01
Denak xuriz bezti, atorrak deitzen dituzten jauntziekin, atorra horiek ez badira ere arras bestalde atorrak deitzen ditugunen idurikoak. Herria 2004-02-26