Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Denda honen sarreran, Alost beterriko kirten batek, fraide biren laguntza zeukala mozkinerako, Santa Maria Egipzianaren bizkarrezurreko zati bat erakusten zien deboto berrizaleei, patard batengatik. ETC-literatura, saiakera Ulenspiegelen elezaharra, Charles De Coster (Koldo Izagirre), Elkar/Alberdania, 2007
Eskozian, goi-herriak eta beterriak ongi bereizten ziren, nortasun desberdineko jende taldeak ziren. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 183/184 zbk., , 2011 - martxoa-ekaina
Bordaren teilatua beheraxeago zuen, eta itsasadarraren inguruan metro erdi inguruko belarra eta beterria, eta bertara mendien malkarrak hodei artean desagertzen. ETC-literatura, saiakera Sukkwan irla, David Vann (Juanjo Olasagarre), Denonartean, 2012
Akaso euskal kulturgintzan naro frango ez dituzkegu Ebro aldeko beterri honek eman uztak, agian, are gutiago ezagunak, apika. ETC-literatura, saiakera Klasiko bitxi, arront klasiko, Joxemiel Bidador, Pamiela, 2016
Gero semaforoetatik urrun ibiltzen garenon artera, beterrietara jaitsiko dituzte. ETC-prentsa Argia, 2004-09-12
Eskoziera Eskozian hitz egiten den ingelesa da, Lallans edo beterriko ingelesa ere deitua. ETC-prentsa Berria, 2013-05-17
Artaldeak ondo aprobetxatuko du, negua igarotzera beterrietako zelaietara etorritakoan... ETC-prentsa Argia, 2013-11-03
Europar misiolari, nekazari eta administratzaileak hango kostaldeko beterrietan gelditu ziren, etsirik ezin zela inor bizi uhartearen erdia alderik alde betetzen zuen mendilerro malkartsuan. ETC-zientzia, zuzenbidea Hizkuntza-sena, Steven Pinker (Garikoitz Knörr), EHU, 2010
Ibaian gora dituen lau laku nagusietatik edaten du: Berthier, Mondor, Poitras eta Laurentidesko goi-lautadako urak San Laurendiko beterrira eramaten ditu, guztira 347 km²-ko arroa osatuz. ETC-entziklopedia Bayonne (ibaia) , Wikipedia